Albisteak -

Analisia

Eskuin muturrak aurrera egingo du hauteskundeetan

Azken inkestaren arabera, eskuin muturrak eta euro-eszeptikoek 32 jesarleku lortuko dituzte. 751 jesarlekuk osatzen dutenez Parlamentua, eserlekuen % 4,26 izango dute.

Marine Le Pen
Marine Le Pen
Marine Le Pen

FELIPE ETXEBARRIA / eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoak eraginda Europar Batasunak gastu murrizketa gogorrak egiteko agindu dizkie erreskatatutako herrialdeei eta orokorrean defizit handia daukaten Estatu kideei.

Ondorioz, inkestek erakusten dutenez, eskuin muturrak eta Europar Batasunaren aurkako alderdiek gora egingo  dute datozen Europako hauteskundeetan.

Europako Parlamentuak agindutako azken inkestaren arabera, eskuin muturrak eta euro-eszeptikoek 32 jesarleku lortuko dituzte. Guztira 751 jesarlekuk osatzen dutenez  parlamentua, eserlekuen ehuneko 4,26 izango dute.

Emaitzarik aldekoenak lortuta ere, besteak beste;  Frantziako FNk,  botoen % 20 - 24 bitartean eskuratuko ditu; UKIPek, Britainia Handiko Independentziarako  Alderdiak %12-15 bitartean; eta Holandako Askatasuna  alderdiak, botoen % 12-15. Guztira 50 jarleku lortu ditzakete kasurik onenean, hau da Europako Parlamentukoen % 6,5.

Proportzio txikiegia erakunde honen erabakietan eragin nabarmena izateko.

Gainera eskuin muturreko talde hauen artean, bata bestearengandik ezberdinak dira, bakoitzaren testuinguruak eraginda.

Hauteskunde hauetan, beste talde politikoek ez bezala, eskuin muturrak ez du Europako Batzordeko presidentetzarako ez du hautagairik aurkezten.

Hauteskundeen ondoren izango duten erronketariko bat talde parlamentarioa eratzea izango da. Bi talde aurreikusten dira.

Lehenengoa  Askatasunerako Aliantza Europarra, ondorengo hauek osatuta: Frantziako Fronte Nazionala, Holandako Geert Wildersen Askatasunerako Alderdia,  Italiako Iparraldeko Liga, Belgikako Vlams Belang eta UKIP britainiarra.

Bigarren taldea alderdi neofazistek osatuta: Greziako Urrezko Egunsentia, BNP ( British National Party) eta Hungariako Jobbik.  Orokorrean parlamentu berrian izango duten pisua erabakigarria  izango ez bada ere, etorkinen aurkako eta Europar Batasunaren aurkako mezuak gehiago entzungo dira, eta beraz, ordezkaritza horren garrantzia ezin da ahaztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak gaur Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa