EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Itunak
EAJk eta PSEk astelehenean hasiko dute koalizio-gobernua osatzeko negoziazioa
Bi alderdietako ordezkaritzak Sabin Etxean bilduko dira astelehen eguerdian, pandemiari eta krisi ekonomikoari aurre egiteko "Gobernu sendoa" osatzeko asmoz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJk eta PSE-EEk datorren astelehenean abiatuko dute koalizio-gobernua osatzeko negoziazioa, bi alderdiek ohar batean jakinarazi dutenez.
Lehendabiziko bilera EAJren Bilboko egoitza nagusian, Sabin Etxean, egingo dute, 12:00etan. Oraingoz ez dute jakinarazi nortzuk egongo diren negoziazio mahaian.
EAJk eta PSE-EEk agirian esan dutenez, "koronabirusaren pandemiari eta krisi ekonomikoari aurre egiteko Gobernu sendoa osatzeko" aukera aztertzea da batzarraren helburua.
Bi alderdietako ordezkariek hasieratik utzi dute argi koalizio-gobernuari eustea dela lehentasuna, joan den legegintzaldian "ondo" funtzionatu zutela iritzita.
Aurrekoan ez bezala, agintaldi berrian EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua izango dute Legebiltzarrean, 41 eserleku batzen baitituzte.