EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Balorazioak

"Autonomismo erradikalaren" aurkako jarrera planteatuko duela esan du Abascalek

Vox Eusko Legebiltzarrean sartu izana azpimarratu du Santiago Abascalek, Amaya Martinez Arabako zerrendaburuak eserlekua lortu baitu.

Santiago Abascalek hauteskundeen emaitzak baloratu ditu. Argazkia: EFE.
Santiago Abascal Voxeko presidenteak bere alderdiak hauteskundeetan izandako emaitzak baloratu ditu
Santiago Abascalek hauteskundeen emaitzak baloratu ditu. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Abascal Voxeko presidenteak nabarmendu duenez, Vox alderdia Arabako ordezkari batekin sartu da Eusko Legebiltzarrean, eta "autonomismo erradikalaren aurkako jarrera planteatuko duen ahotsa izango da, legebiltzarkide libre batekin, nazionalismoarekin itunak eginez hautesleei traizioa egingo ez diena".

Vox Arabako ordezkari batekin sartu da Eusko Legebiltzarrean, igande honetako hauteskundeetan, eta Galizian, berriz, ordezkaritzarik gabe geratu da.

Botoen % 99,34 zenbatuta, Santiago Abascal buru duen alderdiak botoen % 1,96 jaso ditu, eta Amaya Martinez Arabako zerrendaburuak eserleku bat izango duela adierazi du.

Ildo horretan, Abascalek "harrotasun berezia" erakutsi du Euskadin ordezkari bat lortzeagatik. Gainera, hauteskundeak "berdintasun demokratikorik eta askatasunik gabe egin dira", salatu du, eta Vox "hirugarren indar nazional gisa eta PP eta PSOEren alderdi-bitasunaren alternatiba nagusi gisa finkatu da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Vox Santiago Abascal Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Amaia Martinez gaur