EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Emaitzak

EAJk irabazi du Araban, 9 eserlekurekin, eta Vox ordezkari batekin sartuko da

EH Bildu bigarren postuan geratu da 7 ordezkarirekin, eta oso atzetik PSE-EE (4), Elkarrekin Podemos-IU (2) eta PP+Cs (3) koalizioa, parte-hartzea % 51era jaitsi den lurraldean.

Arabako emaitzak. Argazkia: EiTB
Arabako emaitzak. Argazkia: EiTB
Arabako emaitzak. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabazi ditu EAEko hauteskundeak Araban, botoen % 32 eta 9 eserleku lortuta, duela lau urte bezalaxe, botoen % 100a zenbatuta eta % 50eko parte-hartzea ozta-ozta gaindituta.

Parte-hartzea % 51era jaitsi den lurralde horretan, EH Bildu izan da bigarren, 6 ordezkarirekin (+1) eta hautesleen % 25en babesarekin.

PSE-EE geratu da hirugarren postuan, 4 eserleku eta % 15eko babesarekin. PP+Cs koalizioak 3 ordezkari lortu ditu (-2), eta Elkarrekin Podemos-IU 4 ordezkaritik 2ra jaitsiko da.

Azkenik, Vox alderdi ultraeskuindarrak Eusko Legebiltzarrean sartzea lortuko du, ordezkari batekin, lurralde horretan 4.600 bototik gora lortu izanari esker.

Gasteizen, EAJk botoen % 29 lortu ditu, EH Bilduk % 22, PSE-EEk % 17 eta PP+Cs-ek % 13.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak