EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U12

EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak 30-32 ordezkarirekin, botoen % 40 eskuratuta

EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke 2 legebiltzarkide irabazita, 20rekin. PSE-EE hirugarren izango litzakete 1-3ko gorakadarekin, eta Elkarrekin Podemos-IU laugarren, 3-4 galduta.

Inkestaren emaitza. Argazkia: EITB
Inkestaren emaitza. Argazkia: EITB
Inkestaren emaitza. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke EAEko gaurko hauteskundeak botoen % 40 ingururekin, 30-32 legebiltzarkide eskuratuta, EiTBk uztailaren 9tik 12ra egindako inkestaren arabera.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako inkesta horren amaitzetan ikus daitekeenez, EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke, baina 2 eserleku gehiagorekin; hau da, 20ra iritsiko litzateke.

PSE-EE hirugarren postura igoko litzateke 1 eta 3 aulkiren arteko gorakadarekin (10-12), eta Elkarrekin Podemos-IUk beherakada nabarmena izango luke, 3 edo 4 legebiltzarkide galduta.

Bosgarren PP+Cs koalizioa geratuko litzateke 4-6 legebiltzarkiderekin (3-5eko beherakada), eta zalantzan dago Vox Legebiltzarrean sartuko den ala ez (ordezkari bat lor lezake Araban).

Araba

EAJk 9 edo 10 legebiltzarkide lortuko lituzke Araban, aurrekoetan baino 1 edo 2 gehiago. EH Bilduk 6 legebiltzarkide lortuko lituzke (lehen baino bat gehiago). PSE-EE 4 edo 5 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke lurralde horretan (1 edo 2 gehiago). Elkarrekin Podemos-IUk eserleku bat galduko luke, % 6ko beherakadarekin, eta 3 ordezkari izango lituzke. PP+Cs izango litzateke azkena Araban, botoen erdia galduta, 2 edo 3 ordezkarirekin. Voxek lor lezakeen ordezkaria eskuratzeko lehia estua egongo litzateke EAJ, PSE-EE eta PP+Cs-ren artean.

araba

Bizkaia

Bizkaian ere, EAJ gailenduko litzateke (11 edo 12 eserleku), alde handiarekin gainera. EH Bildu bigarren izango litzateke 5 eserlekurekin, PSE-EEk gora egingo luke eta bat gehiago lor lezake (3 edo 4). Elkarrekin Podemos-IUk eserleku 1 edo 2 galduko lituzke, eta 2 edo 3rekin geratuko litzateke. PP+Cs-ek 5 puntu galduko lituzke, eta dituen 2 ordezkarietatik bat gal lezake.

bizkaia

Gipuzkoa

Gipuzkoan ere, EAJ nagusi 10 ordezkarirekin, baina gertu izango luke EH Bildu 9rekin, botoen % 31,8 jasota. PSE-EEk 3 ordezkariei eutsiko lieke, Elkarrekin Podemos-IUk ordezkari bat galduko luke eta 2rekin geratuko litzateke, eta PPk ere bat galduko luke eta bakarrarekin geratuko litzateke.

gipuzkoa

Fitxa teknikoa

Gizakerren inkesta hau uztailaren 9a eta 12a bitartean egin dute, 3.000 herritarri telefonoz galdetuta, 1.000 lurralde bakoitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Iñigo Urkullu Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra bideoak EAE Hauteskundeak Euskadin Idoia Mendia Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Bizkaia PP Gipuzkoa Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Euskadiko Ciudadanos Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak gaur Hauteskunde inkestak 2024 Euskadiko hauteskundeak emaitzak zuzenean Carlos Iturgaiz albisteak Miren Gorrotxategi