EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U12
Gorrotxategik botoa ematera joateko eskatu du, Euskadin "gauzak alda daitezen"
Elkarrekin Podemoseko ordezkariak berretsi du demokrazian, "Gobernuaren ibilbidea aldatzeko aukera" direla hauteskunde egunak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiak mundu guztiari botoa ematera joateko eskatu dio, "Euskadin gauzak alda daitezen".
10:30ak pasatxo zirenean eman du botoa Gorrotxategik Durangoko Zabalarra eskolan, eta hauteskunde "ezohiko" hauetan "ahal den neurrian" botoa ematera joateko eskatu die herritarrei.
"Ez dago hondartzarako girorik eta agian horri esker, pertsona batzuk gehiagok sentituko dute hauteskunde batzuetan parte hartzeko betebehar zibikoa. Beti esaten dugu politika egiten ez badugu beste batzuk egingo dutela gugatik" hausnartu du Gorrotxategik.
Isabel Gonzalez Bizkaiko hautagaiarekin eta Julian Rios Durangoko alkateordearekin joan da botoa ematera Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Gorrotxategik berretsi du demokrazian, "Gobernuaren ibilbidea aldatzeko aukera" direla hauteskunde egunak.
Ezohiko hauteskundeak dira gaurkoak, COVID-19aren azken agerraldiek, Ordiziakoak, bereziki, bete-betean astindu dituztelako kanpaina eta hauteskunde eguna bera.
Horrez gain, hauteskunde egun honetan gertatzen den guztiaren azken ordua minutuz minutu jarrai daiteke hemen. Gainera, eitb.eus atariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak zuzenean kontsultatzeko aukera eskainiko du. Informazio guztia eguneratu egingo da, U12ko hauteskundeetako botoak zenbatu ahala.