EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U12

Udako giroa baina ezegonkortasun pixka bat U12ko hauteskunde-egunean

Ezegonkortasunak hodei trinkoak sortzea eragingo du, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere egunaren hasieran eta amaieran eta barnealdean.

Irimo mendia (Urretxu eta Zumarraga). Argazkia: J. Alberto Martin
Irimo mendia (Urretxu eta Zumarraga)
Irimo mendia (Urretxu eta Zumarraga). Argazkia: J. Alberto Martin

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren igandean, uztailak 12, EAEko hauteskunde autonomikoetan botoa ematera joaten direnek udako giroa baina ezegonkortasun pixka bat izango dute.

'Eguraldia ETB'tik jasotako informazioaren arabera, lainoa nagusituko da goizeko lehen orduetan eta zeruan hodei aldakorrak izango dira. Hala ere, ezegonkortasunak hodei trinkoak sortzea eragingo du, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere egunaren hasieran eta amaieran eta barnealdean.

Ekialdetik eta hego-ekialdetik joko du haizeak goizean, eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperaturari dagokionez, udako tenperaturak izango dira hiru lurraldeetan: 25 graduko maximoak eta 16 graduko minimoak izango dira Bilbon, 24 graduko maximoak eta 15 graduko minimoak Donostian eta 28 graduko maximoak eta 13 graduko minimoak Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak