EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

Elkarrekin Podemos-IUk "posible" ikusten duen ezkerreko Gobernua eskatu du

EAJk gazte-enpleguaz hitz egin du; EH Bilduk, osasungintzaz; PP+Cs koalizioak, "konfiantzaz"; PSE-EEk, eskola digitalaz; eta Equo Berdeakek, boto erabilgarriaz.

Juantxo Lopez de Uralde, Miren Gorrotxategiren kartel baten aurrean. Argazkia: EFE.
Juantxo Lopez de Uralde, Miren Gorrotxategiren kartel baten aurrean
Juantxo Lopez de Uralde, Miren Gorrotxategiren kartel baten aurrean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandeko hauteskunde autonomikoetarako kanpainaren hamabigarren eguna ETB2ko debatearekin amaituko da; izan ere, lehendakarigaiek 22:00etatik aurrera eztabaidatuko dute (eitb.eus-en ere izango da ikusgai). Bitartean, alderdiek euren programak aurkezten jarraitu dute: EAJk lehen lan-esperientzia hitzeman die 30.000 gazteri; EH Bilduk esan du Urkullu-Mendia koalizioa "murrizketa gehiagoko bermea" dela; Elkarrekin Podemos-IUk ezkerreko Gobernua eskatu du, eta "posible" ikusten du, indarrak batuz gero; PP+Cs koalizioko Iturgaiz PP eta Ciudadanos bozkatu dutenei zuzendu zaie, berriro ere egin dezaten; PSE-EEk "benetako eskola digitala aktibatzeko akordioa" proposatu du, Hezkuntza Lege berriaren "oinarria" izan dadila; eta Equo Berdeakek “boto erabilgarri” gisa aurkeztu du bere burua, Voxek Araban ordezkaritzarik lor ez dezan.

Urkulluk lehen lan-esperientzia hitzeman die 30.000 gazteri

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak konpromisoa hartu du, berriro ere, gazteen emantzipazio-plana bultzatzeko, "30.000 gazteri lehen lan-esperientzia ematea helburu". Urkullu Gasteizen izandako ekitaldi batean izan da, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, eta enplegua izan dute hizpide; Urkulluk berretsi duenez, berriro lehendakari izendatuz gero, langabezia-tasa berriro % 10etik behera kokatzea izango du lehentasunetakoa.

BIDEOA | Langabezia % 10etik jaistea da Urkulluren helburua, lehendakaria izatea lortzen badu

Langabezia % 10etik jaistea da Urkulluren helburua Lehendakari izatea lortzen bau
Langabezia % 10etik jaistea da Urkulluren helburua Lehendakari izatea lortzen bau
Langabezia % 10etik jaistea da Urkulluren helburua Lehendakari izatea lortzen bau

1:40

Urkulluk azaldu du plan espezifikoa duela murrizteko enpleguaren behin-behinekotasuna eta lanaldi osorakoa ez den enplegua, eta ohartarazi du hauteskundeetan "asko" dagoela jokoan: "Etorkizuneko trena igandean igaroko da, hilaren 12an, eta behin bakarrik igaroko da; ez badugu hartzen, galdu egingo dugu", nabarmendu du.

30.000 gazteri lehen lan-esperientzia emateaz gain, Urkulluk zehaztu du gazteen enplegurako programak, halaber, beste bi kontu aurreikusten dituela: hain zuzen ere, prestakuntza dualeko ereduak indartzea, eta ekintzaile gazteak babestea: "Enplegua eta susperraldi ekonomikoa txanpon bereko bi aldeak dira", adierazi du, eta azpimarratu du konpromisoa duela berrikuntza teknologikoarekin, industriarekin, espezializazio adimendunarekin, eta ekonomia zirkularrarekin.

Artolazabalek, bere aldetik, onartu du herritar askok egoera latza biziko dutela, COVID-19aren pandemiagatik; bereziki, aipatu duenez, emakumeek, gazteek, aldi baterako lan-erregulazioan dauden langileek, eta autonomoek: "Hainbatek ezin izango dute berriro ireki", deitoratu du.

Arratsaldean, Langraiz Okan, EAJko EBBko presidente Andoni Ortuzarrek arabarrei eskatu die botoa, "Voxeko faxistak Eusko Legebiltzarretik kanpo uzteko"; izan ere, ohartarazi duenez, baliteke jeltzaleek eta Santiago Abascalen alderdiak "boto gutxi batzuengatik" jokatzea lurralde horretako azken aulkia. Ortuzarrek ziurtatu du "erronka handia" izango dela Legebiltzarra "ultrarik, xenofoborik eta matxistarik gabe" uztea: "Ez dute sinesten lur honetan, ezta demokrazian ere".

BIDEOA | Ortuzar ziur dago Euskadi COVIDak sortutako egoera zailetik ateratzeko gai izango dela

Ortuzar ziur dago Euskadi Covidak sortutako egoera zailetik ateratzeko gai izango dela
Ortuzar ziur dago Euskadi Covidak sortutako egoera zailetik ateratzeko gai izango dela
Ortuzar ziur dago Euskadi Covidak sortutako egoera zailetik ateratzeko gai izango dela

1:41

EH Bilduk esan du Urkullu-Mendia koalizioa "murrizketa gehiagoko bermea" dela

Rebeka Ubera EH Bilduren Gipuzkoako hautagaiak adierazi duenez, "Urkullu-Mendia koalizioa murrizketa gehiagoko bermea da", eta soilik EH Bilduk bermatzen du "osasungintzan murrizketa gehiagorik ez izatea". Ubera eta Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak hauteskunde-ekitaldia egin dute Txagorritxu Ospitalearen aurrean; gogora ekarri dutenez, bertan hasi zen pandemia Euskal Herrian. Testuinguru horretan, Agirrek kezka agertu du Ordiziako koronabirus-berragertzeagatik; izan ere, oraindik ez dago argi "zein den haren benetako irismena" Agirreren esanetan, "konfinamendura bueltatzeko arriskua Euskadin ere egon badago".

BIDEOA | Zortzietako txaloak neurri zehatzak bilakatu daitezela eskatu du EH Bilduk Txagorritxun

Zortzietako txaloak neurri zehatzak bilakatu daitezela eskatu du EH Bilduk Txagorritxun
Zortzietako txaloak neurri zehatzak bilakatu daitezela eskatu du EH Bilduk Txagorritxun
Zortzietako txaloak neurri zehatzak bilakatu daitezela eskatu du EH Bilduk Txagorritxun

1:3

Uberak Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan azken urteotan egindako "murrizketak" gaitzetsi ditu; gogoratu duenez, sindikatu guztiek, salbuespenik gabe, salatu dituzte murrizketa horiek. Uberaren esanetan, Urkullu Lehendakaritzan egonda, osasungintzan egindako inbertsio publikoak BPGaren % 5,12tik % 4,78ra egin du behera: "Jaitsiera horrek ondorio argiak izan ditu; ezin izan zaio COVID-19ari behar bezala aurre egin".

Agirreren iritziz, Eusko Jaurlaritzak "osasun publikoari eman behar dio lehentasuna, batez ere", eta ezin du itxaron uztailaren 13ra arte, edo hauteskundeak egin arte, neurriak hartzeko. Hautagaiak pandemiak utzitako irudi batzuk ekarri ditu gogora; esate baterako, osasun-langileak, zabor-poltsek babestuta, "ahituta, estresatuta, eta euren onena ematen", herritarrak salbatzeko. Irudi horien aurrean, esan du Agirrek, Eusko Jaurlaritzak autokritika egin beharko zuen, baina, uste duenez, hori ez zen gertatu.

Arratsaldean, Santurtzin, Mikel Otero Arabako zerrendaburuak ziurtatu du hauteskunde hauetan, "inoiz baino gehiago", bozkatzea "betebehar zibikoa" dela, EH Bilduko boto-emaileentzat; izan ere, esan duenez, Arabako azken aulkia EH Bilduren eta Voxen artean dago: "Faxismoaren aurkako boto erabilgarria euskal ezker subiranista da, eta igandean hautestontziak EH Bilduko boto-paperez beteta egon beharko lirateke, Voxi esateko frankismoak ez duela lekurik herrialde honetan, duintasun demokratikoa dugula", adierazi du.

BIDEOA | Bozka bakoitzak duen garrantzia azpimarratu du EH Bilduk

Bozka bakoitzak duen garrantzia azpimarratu du EH Bilduk
Bozka bakoitzak duen garrantzia azpimarratu du EH Bilduk
Bozka bakoitzak duen garrantzia azpimarratu du EH Bilduk

1:3

Elkarrekin Podemos-IUk ezkerreko Gobernua eskatu du, eta "posible" ikusten du, indarrak batuz gero

Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatuak esan duenez, Euskadik "ezkerreko Gobernua" behar du, eta Gobernu hori osatzea "posible" da, "indarrak batuz gero". Lopez de Uraldek Elkarrekin Podemos-IUrentzako botoa eskatu du, koalizioa "alternatiba horretako liderra" izan dadila, kontuan izanik PSE-EEk eta EH Bilduk "jarrera hartze epelegia" dutela. Lopez de Uraldek Elgoibarren egin du hauteskunde-ekitaldia goizean, Isabel Gonzalez eta Arantxa Gonzalez Legebiltzarrerako hautagaiekin batera.

BIDEOA | EAJren zaborren kudeaketa-eredua salatu du Elkarrekin Podemos-IUk

EAJren zaborren kudeaketa eredua salatu du Elkarrekin Podemosek
EAJren zaborren kudeaketa eredua salatu du Elkarrekin Podemosek
EAJren zaborren kudeaketa eredua salatu du Elkarrekin Podemosek

0:35

"Patuak ez du zehazten EAJk gobernatu behar duela Euskadin", nabarmendu du Lopez de Uraldek; ziurtatu duenez, ezkerreko indarrak batuz gero, "bestelako Gobernu bat" osatu ahalko dute. Azpimarratu du alde handiak egongo liratekeela "ezkerreko Gobernu baten eta EAJko baten artean". Haren hitzetan, hori frogatuta geratu da Unidas Podemos Espainiako Gobernuan dagoenetik; hain zuzen ere, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoera onartu egin dute, eta hori, Pablo Iglesiasen alderdia Espainiako Gobernuan izan ez balitz, ez zen gertatuko.

Osasun-krisiaren kudeaketan eskuin "basati eta kolpista izan den arren", Espainiako Gobernuak "inoiz ez bezalako gizarte-babesa garatu du". Unidas Podemosek ahalbidetu du hori, Lopez de Uralderen iritziz: "Bestela, 2008ko krisian bezala gertatuko zen; orduan, jende asko atzean utzi zuten".  

Gerora, Gasteizen, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak euskal gizartearen tradizio feminista aldarrikatu du, igandeko hauteskundeen osteko "aldaketa handia" gauzatzeko. Elkarrekin Podemos-IUk feminismoaren gaineko ekitaldia egin du, eta Garridok nabarmendu du beharrezkoa dela Euskadiko eredu sozioekonomikoa aldatzea; izan ere, "ustezko euskal oasia" eredu horren gainean dago eraikita, baina horren oinarria da emakumeen belaunaldi askok egindako lan "doakoa, ikusezina edo oso txarto ordaindua".

BIDEOA | Elkarrekin Podemos-IU: 'Argi geratu da prekarizaturik zeuden hainbat ogibide oinarrizkoak direla'

Elk. Podemos:'Argi geratu da prekarizaturik zeuden hainbat ogibide oinarrizkoak direla'
Elk. Podemos:'Argi geratu da prekarizaturik zeuden hainbat ogibide oinarrizkoak direla'
Elk. Podemos:'Argi geratu da prekarizaturik zeuden hainbat ogibide oinarrizkoak direla'

0:33

Iturgaiz PP eta Ciudadanos bozkatu dutenei zuzendu zaie, berriro ere egin dezaten

Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaia, Bilbon, aurreko hauteskundeetan PP edo Ciudadanos bozkatu dutenei zuzendu zaie, "konfiantza" izan eta berriro egin dezaten. Inkesten arabera, koalizioak nabarmen egingo du behera, eta, hortaz, Iturgaizek eskatu du PPk dituen boto eta lekuei eustea. Lehendakarigaiaren konpromisoa da Legebiltzarrean aldeztea "Konstituzioa, Estatutua, Kontzertu Ekonomikoa, askatasuna, demokrazia, eta Espainiako batasuna": "Ezin da boto konstituzionalista barreiatu; konstituzionalismoaren gotorlekua izango gara, Legebiltzarrean, nazionalismoaren aurkako euste-dikea. Abertzaleen eta abertzaleentzako herrialdea egin nahi dute abertzaleek, abertzaleentzat erosoa den herrialdea, eta, abertzaleak ez direnentzat, herrialde deserosoa".

BIDEOA | Jaurlaritza autonomez ahaztu dela salatu du PP+Cs koalizioak

Jaurlaritza autonomez ahaztu dela salatu du PP-Ciudadanos koalizioak
Jaurlaritza autonomez ahaztu dela salatu du PP-Ciudadanos koalizioak
Jaurlaritza autonomez ahaztu dela salatu du PP-Ciudadanos koalizioak

0:38

Hitzaldiaren hasieran, Iturgaizek COVID-19aren biktimak ekarri ditu gogora, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuari aurpegiratu dio "iraindu" egin dituela; izan ere, Sanchez ez zen egon astelehen honetan Madrilen egindako hiletan. Espainiako errege-erreginak bertan izan ziren.

PP+Cs koalizioko hautagaiak autonomoentzako koalizioaren proposamenak aurkeztu ditu; esan duenez, autonomoak ez dira lehentasuna izan Urkullu eta EAJrentzat: "Pandemia madarikatuaren ondorioz, EAEko 1.700 bat autonomok itxi behar izan dute saltokia, erakundeen diru-laguntzak berandu eta gaizki iritsi baitira, eta eskasak izan direlako". Adibide gisa, Lanbideren web-orriaren kolapsoa jarri du; laguntzak eskatzeko epea ireki bezain laster gertatu zen hori.

BIDEOA | PP+Cs koalizioak autonomoak alboratzea egotzi dio EAJri

PP+Cs koalizioak autonomoak alboratzea egotzi dio EAJri
PP+Cs koalizioak autonomoak alboratzea egotzi dio EAJri
PP+Cs koalizioak autonomoak alboratzea egotzi dio EAJri

0:36

PSE-EEk "benetako eskola digitala aktibatzeko akordioa" proposatu du, Hezkuntza Lege berriaren "oinarria" izan dadila

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko hautagai eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak proposamena egin du "benetako eskola digitala aktibatzeko, eta hori Eskola Publikoaren Lege berriaren oinarria izan dadila". Lege horrek, Pastorren esanetan, iraunkortasun-bokazioa izan beharko luke, "eta berriztatzailea izango litzateke irakasteko moduei dagokienez; horren bidez, ingelesa modu normalizatuan batuko litzaieke gaztelaniari eta euskarari, ume bat ere ez geratzeko atzean. Beldurrik eta konplexurik gabe", nabarmendu du. Bilbon egindako ekitaldi batean, Pastorrek azaldu du "sozialistok nahi ditugula, gure seme-alabentzat, berrikuntza, teknologia, ingelesa. Gogamena kanporantz zabaltzea, enpresarantz, mundurantz. Mugarik gabeko etorkizun baterako prestatzea, aterik ez ixtea".

BIDEOA | Euskal Eskola Publikoaren lege berria egin nahi du PSE-EEk

Euskal Eskola Publikoaren lege berria egin nahi du PSE-EEk
Euskal Eskola Publikoaren lege berria egin nahi du PSE-EEk
Euskal Eskola Publikoaren lege berria egin nahi du PSE-EEk

0:36

Ildo horretan, Pastorrek aldeztu du "benetako eskola digital baterako plana". Horren bidez, etxebizitza guztietan egongo da Internet, Udalekin eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean; irakasleak trebatuko dituzte; argitaletxeekin batera lan egingo dute, "edukiak plataforma digitaletara molda ditzaten"; eta ikasle zaurgarrientzako laguntza-planak izango dira. Laguntza-plan horien asmoa da edozein arrazoirengatik urrutiko hezkuntzarako zailtasun handiagoak dituzten ikasleek baliabide gehiago izatea.

Arratsaldean, Andoainen, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi eta lurralde horretako zerrendaburu Eneko Anduezak ziurtatu du PSE-EE bozkatzea bermea dela "enpleguan, osasungintzan eta hezkuntzan zentratutako Gobernua egon dadila". Anduezak Espainiako Gobernuak egindako kudeaketa goraipatu du, bereziki COVID-19aren pandemiako azken hilabeteotan egindakoa; izan ere, haren hitzetan, "abalik onena da", igandean herritarren konfiantza eskuratzeko: "Ezinezkoa dena egin dugu", adierazi du.

BIDEOA | Inor atzean ez uzteko aukera bakarra PSE-EE dela adierazi du Anduezak

Inor atzean ez uzteko aukera bakarra PSE dela adierazi du Anduezak
Inor atzean ez uzteko aukera bakarra PSE dela adierazi du Anduezak
Inor atzean ez uzteko aukera bakarra PSE dela adierazi du Anduezak

0:31

Equo Berdeakek "boto erabilgarri" gisa aurkeztu du bere burua, Voxek Araban ordezkaritzarik lor ez dezan

Equo Berdeakek babesa eskatu du, eta "boto erabilgarri gisa" aurkeztu du bere burua, Vox Eusko Legebiltzarrean sar ez dadin; izan ere, baliteke azken alderdi horrek aulki bat eskuratzea, Araban, igandeko hauteskundeetan. Bilbon egindako ekitaldi batean, hiru lurraldeetako zerrendaburuek, alegia, Arabako Erika Martinezek, Bizkaiko Stella Garciak eta Gipuzkoako Edurne Barandak, bai eta Bilboko zinegotzi Carmen Muñozek (ekitaldia aurkeztu du Muñozek), Equo Berdeakentzako "boto erabilgarria" eskatu dute, Vox Legebiltzarrean ez sartzeko.

Argazkia: Equo Berdeak.

Stella Garcia Bizkaiko zerrendaburuak nabarmendu duenez, "Araban, azken aulkirako lehia Equo Berdeakek eta Voxek jokatuko dute; Euskadik politika feministak eta etorkizuneko politikak behar ditu, berdeok aldezten ditugunak bezalako politikak, ez aurreko mendeko politika baztertzaileak". Horregatik nabarmendu du Equo Berdeaken hautesleak ezin direla etxean geratu: "Igandean, asko dago jokoan". 

Besteak: Osasun-sistemaren kolapsoa salatu du Bidezko Mundurantz alderdiak

Bidezko Mundurantz alderdiak osasun-sistemaren kolapsoa salatu du. Koronabirusaren ondorioz izandako heriotzen erdiak osasun-sistemaren kolapsoari leporatu dizkio.

BIDEOA | Osasun sistemaren kolapsoa salatu du Bidezko Mundurantz alderdiak

Osasun sistemaren kolapsoa salatu du Bidezko Mundurantz alderdiak
Osasun sistemaren kolapsoa salatu du Bidezko Mundurantz alderdiak
Osasun sistemaren kolapsoa salatu du Bidezko Mundurantz alderdiak

0:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Urkullu albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Euskadin Idoia Mendia albisteak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Nafarroa PSE-EE Gipuzkoa PP Gipuzkoa Hauteskundeak Euskadiko Ciudadanosi buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak 2024 EAEko hauteskundeak emaitzak minutuz minutu Carlos Iturgaiz azken ordukoa Miren Gorrotxategi albisteak EQUO Euskadi albisteak José Ramón Becerra