EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

Euskadirako autogobernu "transbertsala" sendotzeko konpromisoa hartu du Sanchezek

EAJk parte-hartzea izan du hizpide; EH Bilduk, botoa biltzea; Elkarrekin Podemos-IUk, balizko itunak; PP+Cs koalizioak Kontzertu Ekonomikoa; eta Equo Berdeakek, sistema sozio-sanitarioa.

Pedro Sanchezek Idoia Mendia babestu du, Bilbon
Pedro Sanchezek Idoia Mendia babestu du, Bilbon
Pedro Sanchezek Idoia Mendia babestu du, Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako astebete geratzen denean, kainpainaren hamargarren egunean, igande honetan, euskal alderdiek hainbat ekitaldi egin dituzte goiz eta eguerdian. EAJk parte-hartze masiboa eskatu du, COVID-19ak ekarriko dituen "gailur latzak" gainditzeko; Arnaldo Otegik esan du soilik EH Bilduk duela ahalmena "ustekabea izateko", eta boto subiranista eta antifaxista biltzeko eskatu du; Pablo Echeniquek, Elkarrekin Podemos-IUko ekitaldi batean, aldeztu du EH Bildurekin eta PSE-EErekin ituna egitea, Euskadin aldaketa gauzatzeko; Pablo Casadok, PP+Cs koalizioko ekitaldi batean, Gernikan, Kontzertu Ekonomikoa eta marko konstituzionala aldarrikatu ditu; Pedro Sanchezek, PSE-EEko ekitaldi batean, konpromisoa hartu du Euskadin sendotzeko "transbertsala" den eta "berdintasuna identitatearen aurrean kokatzen duen" autogobernu bat; eta Equo Berdeakek eskatu du sistema sozio-sanitarioa aldatzeko, pandemiaren ezbeharren ostean.

Urkulluk parte-hartze masiboa eskatu du, Zaldiaran mendian, COVID-19ak ekarriko dituen "gailur latzak" gainditzeko

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, Leixuri Arrizabalaga eta Bakartxo Tejeria, hurrenez hurren, Zaldiaran, Serantes eta Hernio mendietara igo dira, hauteskunde-kanpaiaren erdian, eskatzeko, hirurak batera, hauteskundeetan parte-hartze masiboa izan dadila; parte-hartze handi horren helburua da Euskadik ahalmena izatea COVID-19aren ondorioek ekarriko dituzten "gailur latzak" gainditzeko. Urkulluk ziurtatu du herritarrek aurrean izango dituzten erronkak enplegua, gizarte-kohesioa eta autogobernua izango direla, eta horrek eskatuko duela "indarra, burua eta bihotza" batzea. "Euskadiren susperraldia igandeko boto bakoitzarekin hasiko da", adierazi du.

BIDEOA | EAJk, Herniotik, Zaldiaranetik eta Serantesetik, U12an botoa emateko deia egin du

EAJk, Herniotik, Zaldiaranetik eta Serantesetik, U12an botoa emateko deia egin du
EAJk, Herniotik, Zaldiaranetik eta Serantesetik, U12an botoa emateko deia egin du
EAJk, Herniotik, Zaldiaranetik eta Serantesetik, U12an botoa emateko deia egin du

1:55

EAJko ehunka afiliatu eta zale, pandemiak eragindako segurtasun-neurriak zainduta, Urkullu, Arrizabalaga eta Tejeria babestu dituzte, uda-giroko egun honetan. Aipatutako hiru mendietan egin du EAJk kanpainako ekitaldi nagusia; teknologiari esker, aldibereko moduan izan da ikusgai, eta sare sozialetan ere zabaldu egin dute.

Urkullu, Tejeria eta Arrizabalaga, Zaldiaranen, Hernion eta Serantesen, eskatu egin diete herritarrei uztailaren 12ko hauteskundeetan parte har dezatela; izan ere, "Euskadin azken 40 urteotan izandako hauteskunderik garrantzitsuenak" dira, EAJren iritziz.

"Gure arbasoek ere egiten zutenez, mendira etorri gara. Ezohiko egoeretan, ezohiko erantzunak", ziurtatu du Urkulluk, Zaldiaran menditik. Bertan izan da alderdi jeltzalearen kanpainaren oinarrizko puntua.

BIDEOA | EAJk hiru menditan egin du kanpainako ekitaldi nagusia

EAJk hiru menditan egin du kanpainako ekitaldi nagusia
EAJk hiru menditan egin du kanpainako ekitaldi nagusia
EAJk hiru menditan egin du kanpainako ekitaldi nagusia

1:46

Iñigo Urkulluk gainerako zerrendaburuen ostean hartu du hitza, eta hautesleei botoa ematea eskatu die: "Pandemiak sortutako egoerak indarra, burua, eta bihotza eskatzen digu".

Otegik esan du soilik EH Bilduk duela ahalmena "ustekabea izateko", eta boto subiranista eta antifaxista biltzeko eskatu du

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren iritziz, "partida egon badago", hauteskundeetan, eta soilik EH Bilduk du ahalmena "ustekabea izateko"; hori dela eta, "ezkerrekoak, subiranistak, abertzaleak, antifaxistak eta errepublikazaleak diren boto progresista guztiak" koalizioan biltzeko deia egin du. Eibarren egindako mitin batean, Mikel Otero Arabako zerrendaburuarekin eta Ruben Cela BNGko agintariarekin batera, Otegik nabarmendu du EH Bildu hazten ari dela, "pluralagoa eta handiagoa" dela: "EAJk eta PSE-EEk zure konplizitatea nahi dute, betikoa egiten jarraitzeko; EH Bilduk, aldiz, zure laguntza nahi du, herrialde bidezkoa eta askea eraikitzeko".

BIDEOA | EH Bildu: ''EAJk eta PSE-EEk ez dute botoa eskatzen, konplizitatea baizik''

EH Bildu: ''EAJk eta PSE-EEk ez dute botoa eskatzen, konplizitatea baizik''
EH Bildu: ''EAJk eta PSE-EEk ez dute botoa eskatzen, konplizitatea baizik''
EH Bildu: ''EAJk eta PSE-EEk ez dute botoa eskatzen, konplizitatea baizik''

1:05

Otegik, testuinguru horretan, esan du EAJren eta PSE-EEren Jaurlaritzak "harrapakina banatuko duela, alderdi horien artean, aukera izango balute; Sailak eta Idazkaritzak, orain arteko gauza bera egiteko".

"Gobernu horretan, PSE-EEk esango du EAJ lotuta duela, abentura subiranistak egin ez ditzan, eta EAJk lasai egingo ditu murrizketak, sozialisten oniritziarekin. Hori eskaintzen dute, atzera bueltatzea; ez dakite, ezin dute, eta ez dute ulertu nahi ezinezkoa dela erantzunak betikoak izatea, oinarrizko galderak aldatuta", ziurtatu du.

BIDEA | Otegiren iritziz, ''partida egon badago'', uztailaren 12an

Otegiren iritziz, ''partida egon badago'', uztailaren 12an
Otegiren iritziz, ''partida egon badago'', uztailaren 12an
Otegiren iritziz, ''partida egon badago'', uztailaren 12an

1:11

Esan duenez, alderdi horiek "ez dute botoa eskatzen. Eskatzen dute konplizea izan zaitezela, euren murrizketa-politiketan eta euren uko egiteetan". EH Bildu, aldiz, Otegiren hitzetan, "ez da, eta ez da izango, bidegabea eta ankerra den ordena ekonomiko honen konplizea, ezta askatasun nazionalak ezeztatu egiten dituen Estatu baten konplizea ere".

Echeniquek EH Bildurekin eta PSE-EErekin ituna egitea aldeztu du, Euskadin aldaketa gauzatzeko

Pablo Echenique Unidas Podemosen Kongresuko bozeramaileak berretsi du bere alderdiak PSE-EErekin eta EH Bildurekin akordioa egin nahi duela, Euskadin Gobernu progresista osatzeko, eta hori "argi" esaten dutela; halaber, adierazi duenez, hori gauzatu ahal izateko boto "erabilgarri" bakarra Elkarrekin Podemos-IU da. Gasteizeko Europa Jauregian egindako ekitaldi batean, Echeniquek Miren Gorrotxategi lehendakarigaia babestu du.

BIDEOA | Azken krisitik irteteko neurriekin ''arrakala soziala'' sakondu da, dio Gorrotxategik

Azken krisitik irteteko neurriekin ''arrakala soziala'' sakondu da, dio Gorrotxategik
Azken krisitik irteteko neurriekin ''arrakala soziala'' sakondu da, dio Gorrotxategik
Azken krisitik irteteko neurriekin ''arrakala soziala'' sakondu da, dio Gorrotxategik

0:49

Pablo Echeniquek, bere hitzaldian, ziurtatu du hauteskunde hauetan indar politiko eta hautagai bakar bat ari dela "argi" esaten "Euskadin Gobernu progresista egon behar dela", eta gehitu du kezkatzen duela PSE-EEk eta eta EH Bilduk esateak ezinezkoa dela.

Echeniquek mobilizazioa eskatu du Miren Gorrotxategi Euskadiko lehen emakume lehendakaria izan dadila. Hautagaia, Echeniqueren esanetan, "ausarta" da,"“inoiz ez da bando okerrean izan". Gorrotxategi lehendakarigaiak, bere aldetik, ziurtatu du Euskadi ez dela "EAJk dioen oasia"; izan ere hemen ere badaude "sufrimendua" eta "gizarte-arrakala sakona".

EAJren politikekin, ''ekonomia ez da berpiztu'', nabarmendu du Gorrotxategik
EAJren politikekin, ''ekonomia ez da berpiztu'', nabarmendu du Gorrotxategik
EAJren politikekin, ''ekonomia ez da berpiztu'', nabarmendu du Gorrotxategik

0:43

Horrez gain, Gorrotxategik aurpegiratu dio EAJri "legez kanpoko finantzazioa" bereganatu duela, 'De Miguel' auzian aurkitutako komisioen bidez; EAJren hainbat agintari ohik zigorrak jaso dituzte, ustelkeriarekin lotutako delituengatik, auzi horretan.

Pablo Casadok, Gernikan, Kontzertu Ekonomikoa eta marko konstituzionala aldarrikatu ditu

Pablo Casado PPko presidenteak, Gernikan egindako ekitaldi batean, Kontzertu Ekonomikoa aldarrikatu du, Konstituzioan jasota dagoen foralitatearen zati gisa. Casadok eta Ciudadanoseko presidente Ines Arrimadasek mitina egin dute, lehen aldiz biek elkarrekin, Gernikako Arbolaren aurrean, PP+Cs koalizioaren ekitaldi nagusian. Sinbologiaz betetako ekitaldia izan da; izan ere, euskal autogobernuaren eta foralitatearen leku nagusian egin dute (Ciudadanosek zalantzan jarri izan du euskal foralitatea, baina onartu egiten du Konstituzioak jasotzen duelako). Arrimadasek, bere aldetik, erantzun dio EAJko EBBko presidente Andoni Ortuzarri Gernikako Arbolaren aurkako "benetako motozerra" Ibarretxe Plana izan zela, bai eta jeltzaleek orain EH Bildurekin adostu nahi omen duten "estatutu zitala ere". Horren helburua da, Arrimadasen esanetan, Gernikako Estatutuaren ordez ezartzea.

BIDEOA | Gernikako Arbolak ''batzen gaituena ordezkatzen du'', PP+Cs koalizioaren esanetan

Gernikako Arbolak ''batzen gaituena ordezkatzen du'', PP+Cs koalizioaren esanetan
Gernikako Arbolak ''batzen gaituena ordezkatzen du'', PP+Cs koalizioaren esanetan
Gernikako Arbolak ''batzen gaituena ordezkatzen du'', PP+Cs koalizioaren esanetan

0:46

Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak, bere aldetik, aldarrikatu du, Gernikako Arbolaren aurrean, foralitatea eta Kontzertu Ekonomikoa babestu egiten dituela; Kontzertua, haren esanetan, "solidarioa da, autogobernuaren ezaugarrietakoa da, eta Konstituzioan dago". Halaber, azpimarratu du Euskadirekin eta hiru lurraldeetako herritarrekin dituen "sustraitze eta identifikazioa": "Nahi dudan Euskadin, lurralde honekiko maitasunak egiten gaitu euskal herritar, eta ez alderdi jakin baten agiria izateak", adierazi du.

BIDEOA | PP+Cs: ''Konstituzionalista guztiek boto-papera izan dezaten gaude hemen''

PP+Cs: ''Konstituzionalista guztiek boto-papera izan dezaten gaude hemen''
PP+Cs: ''Konstituzionalista guztiek boto-papera izan dezaten gaude hemen''
PP+Cs: ''Konstituzionalista guztiek boto-papera izan dezaten gaude hemen''

0:43

Azaldu duenez, igande honetako ekitaldiaren bidez, bere koalizioak "euskal herritarren artean historia garaikidean izandako akordiorik handiena" aldarrikatu nahi izan du, hau da, Gernikako Estatutua: "Konstituzioan du oinarria, eta eskumenak eta foru-ikurrak errespetatzen ditu, espresuki".

Sanchezek konpromisoa hartu du Euskadin sendotzeko "transbertsala" den eta "berdintasuna identitatearen aurrean kokatzen duen" autogobernu bat

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek konpromisoa hartu du Euskadiko autogobernua sendotzeko, betiere "transbertsala" eta "gizarte osorakoa" den autogobernua, "berdintasuna identitatearen aurrean kokatzen duena". Bilbon egin ditu Sanchezek adierazpen horiek, ekitaldi batean, Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiarekin.

BIDEOA | ''Gobernu sozialista batek ez du Espainia hausteko proiekturik hasiko'', dio Mendiak

''Gobernu sozialista batek ez du Espainia hausteko proiekturik hasiko'', dio Mendiak
''Gobernu sozialista batek ez du Espainia hausteko proiekturik hasiko'', dio Mendiak
''Gobernu sozialista batek ez du Espainia hausteko proiekturik hasiko'', dio Mendiak

0:40

Bilbon egindako mitinean, Sanchezek nabarmendu du berak zuzentzen duen Gobernuaren eta autonomia-erkidegoetako Gobernuen artean osasun-krisian zehar izandako koordinazioa, hau da, 'kogobernantza', eta hau ziurtatu du: "Birusari gailendu gatzaizkio eta pandemia kontrolatu dugu Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak elkarrekin lan egin dugulako, batera". 

BIDEOA | Euskadiko autogobernua sendotzeko konpromisoa hartu du Pedro Sanchezek

Euskadiko autogobernua sendotzeko konpromisoa hartu du Pedro Sanchezek
Euskadiko autogobernua sendotzeko konpromisoa hartu du Pedro Sanchezek
Euskadiko autogobernua sendotzeko konpromisoa hartu du Pedro Sanchezek

0:39

Idoia Mendia lehendakarigaiak (Isabel Celaa eta Arancha Gonzalez Laya Espainiako Gobernuko ministroen babesa ere jaso du), bere aldetik, konpromisoa hartu du "bultzada sozialeko eta aurrerabideko Gobernua" sustatzeko, "sektarismorik gabekoa, eta oinarri etiko eztabaidaezinak dituena". Ziurtatu duenez, PSE-EE da "egonkortasuneko berme bakarra, Espainiarekin hausteko proiekturik abiatuko ez duela bermatzen duen aukera bakarra". Mendiaren hitzetan, lehendakaria izango balitz, lehen neurri gisa, "elkarrizketa sozialeko eta zibileko mahaiak deituko nituzke, bai eta erakundeen arteko mahaia ere, eragile guztien artean Euskadiko berreraikitze sozial eta ekonomikoa lortzeko"; izan ere, esan duenez, "nik inor ez dut sobera, ideiarik edo ekarpenik ez dut sobera".

Equo Berdeakek eskatu du sistema sozio-sanitarioa aldatzeko, pandemiaren ezbeharren ostean

Equo Berdeakeko lehendakarigai Joserra Becerrak "egungo sistema sozio-sanitarioa aldatzearen" alde agertu da, COVID-19aren pandemian izandako "egoera lazgarriak errepika ez daitezen". Equo Berdeakek Tolosan egin du hauteskunde-ekitaldia, eta, bertan, Becerrak salatu du "EAJ-PSE-EE ereduak", hau da, "laguntza-zerbitzuak etengabe pribatizatzen dituen ereduak, Jaurlaritzaren eta Aldundien artean koordinaziorik ez duen eta langileentzako prekarietatea ekartzen duen ereduak", bere alderik "latzena" erakutsi duela osasun-larrialdian.

Equoren ekitaldia Tolosan

Argazkia: Equo Berdeak.

"Bestelako konponbideak behar ditugu, azken hilabeteotan ikusitako egoerak errepika ez daitezen", aldeztu du Equo Berdeakeko hautagaiak. Becerraren proposamena da adinekoen egoitzetako "zerbitzuak eta lantaldeak" indartzea, "Euskadiko Egoitza Zentroetako 126/2019 Dekretua aldatuta, pandemiaren berragertzeak saihestu eta zaintza duinak bermatze aldera". 

BIDEOA | Equo Berdeakek Euskadira ekarri nahi du 'olatu berdea'

Equo Berdeakek Euskadira ekarri nahi du 'olatu berdea'
Equo Berdeakek Euskadira ekarri nahi du 'olatu berdea'
Equo Berdeakek Euskadira ekarri nahi du 'olatu berdea'

0:30

Besteak: Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP

Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP. Bilbon egindako ekitaldi batean, Voxek Euskaltzaindia, Emakunde eta ETB1 ixtea proposatu du.

BIDEOA | Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP

Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP
Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP
Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP

0:33
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Iñigo Urkullu Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Euskadin Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Araba PSE-EE Bizkaia Euskadiko PP berriak Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak EH Bildu bozeramailea Hauteskundeak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? EAEko hauteskundeak emaitzak minutuz minutu Carlos Iturgaiz azken ordukoa Miren Gorrotxategi albisteak Euskal alderdi ekologista José Ramón Becerra Equo