EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

Urkullu "Sanchez eta Iglesiasekin kutsatuta dago", PP+Cs koalizioaren iritziz

EAJk Euskal Hiria izan du hizpide; EH Bilduk, giza eskubideak; Elkarrekin Podemos-IUk, Lehendakaritzari uko egingo liokeela; PSE-EEk, osasungintza; eta Equo Berdeakek, turismoa.

PP+Cs koalizioak Irunen egin du ekitaldia, astearte honetan. Argazkia: EFE.
PP+Cs koalizioak Irunen egin du ekitaldia, astearte honetan
PP+Cs koalizioak Irunen egin du ekitaldia, astearte honetan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde autonomikoetako kanpainaren bosgarren egunean, euskal alderdiek zenbait ekitaldi politiko egin dituzte. EAJk konpromisoa hartu du "Euskal Hiria, alegia, euskararen lurraldeen arteko harremanak sendotzeko", EH Bilduk adierazi du EAJko lehendakarigaiak "eskubide-urratzeetarako neurgailu bikoitza" duela, Miren Gorrotxategik uko egingo lioke lehendakaria izateari, Elkarrekin Podemos-IUk EH Bildurekin eta PSE-EErekin gobernu-akordioa hitzartuz gero, PP+Cs koalizioak esan du Urkullu "Sanchez eta Iglesiasen politikekin kutsatuta" dagoela, PSE-EEk adierazi du osasungintza ez dela identitateaz bermatzen, baizik eta inbertsio handiagoak eginez, eta Equo Berdeakek gaitzetsi du PSOEk eta Unidas Podemosek sustatzen duten "hegazkineko turismo-eredua".

"Euskal Hiria, alegia, euskararen lurraldeen arteko harremanak sendotzeko" konpromisoa hartu du Urkulluk

Iñigo Urkullu lehendakari eta EAJko lehendakarigaiak "Euskal Hiria, alegia, euskararen lurraldeen arteko harremanak sendotzeko" konpromisoa hartu du, Euroeskualdeko harreman- eta elkarlan-zubia sendotzen jarraitzea helburu. Euskotrenek Hendaian duen geltokian egindako ekitaldi batean, Urkulluk, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoako EAJren zerrendaburuarekin batera, Urkulluk nabarmendu du euskara "Europan bizirik dagoen hizkuntzarik zaharrena" dela, bai eta "gizon-emakume guztien ondarea" ere.

BIDEOA | Euskal Hiriaren harremanak sendotzeko konpromisoa agertu du Urkulluk

Euskal Hiriaren harremanak sendotzeko konprimisoa agertu du Urkulluk
Euskal Hiriaren harremanak sendotzeko konprimisoa agertu du Urkulluk
Euskal Hiriaren harremanak sendotzeko konprimisoa agertu du Urkulluk

1:42

EAJko lehendakarigaiaren helburua da "Euskadi-Nafarroa-Akitania Euroeskualdea indartzea, baita mugaz bestaldeko kooperazio-proiektuak sendotzea ere". Halaber, Urkulluk nahi du "topaketa- eta lankidetza-foro irekia sortu, eta erakundeen, eragile ekonomikoen eta eragile sozialen parte-hartzea sustatu, baita Euskal Hiriko hiriena eta Ipar Euskal Herriko Mankomunitatearena ere". Halaber, Euroeskualdearen papera sendotzearen alde egin du, "Hego Atlantikoko Europako ardatzeko komunikazio-errotula nagusi gisa"; horretarako, Urkulluk nabarmendu du bultzatu behar direla "abiadura handiko trenbide-lotura, eta mugaz bestaldeko udalerrien arteko mugikortasuna ahalbidetzen duten garraio-proiektuak ere".

Arratsaldean, Zumarragan, Iñigo Urkulluk adierazi du bere alderdiak "kohesio eta babes sozial handiagoa" eskaintzen duela. Esan duenez, COVID-19aren krisitik ateratzeko ereduak ez ditu "desparekotasunak" handitu behar; horren ordez, "murriztu egin behar ditu" desparekotasun horiek, eta "guztiontzako aukera gehiago eta hobeak sortu".

BIDEOA | Urkulluk azpimarratu du gizarte-politikak direla bere abiapuntu eta iparra

Urkulluk azpimarratu du gizarte politikak direla bere abiapuntu eta iparra
Urkulluk azpimarratu du gizarte politikak direla bere abiapuntu eta iparra
Urkulluk azpimarratu du gizarte politikak direla bere abiapuntu eta iparra

1:32

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak ere parte hartu duten ekitaldi batean, Urkulluk koronabirusaren "lehen astinduaren" biktimak eta horien senideak ekarri ditu gogora. Halaber, osasun-zerbitzuetako funtsezkoak diren zerbitzuetako langileei eskerrak eman dizkie, haien lanagatik, eta nabarmendu du gizarteak, pandemia honetan, "erantzukizuna, konpromisoa eta heldutasuna" erakutsi dituela. Konpromiso horri eusteko eskatu die herritarrei, "birusak gure artean jarraitzen baitu".

Urkulluk ohartarazi du "osasun-zaintzarekin jarraitzen dugula, inoiz ez bezalako krisi ekonomikoari aurre egin behar diogula, eta aurrean dugun lana zaila eta oso garrantzitsua dela. Susperraldi ekonomikoa lortu behar dugu, bai eta enplegua berreskuratu ere", zehaztu du. "Hurrengo hiru urteak oso latzak izango dira", azpimarratu du.

Iriarte: "Urkulluk eskubide-urratzeetarako neurgailu bikoitza" du

EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriartek ziurtatu du Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak "neurgailu bikoitza" duela "giza eskubideen urratzeetarako"; halaber, gaitzetsi du "batzuk, nahiz eta etika-irakaspenak ematen dituzten, isilik geratzen dira, zuzenean seinalatzen dituzten gertaera batzuen aurrean". Iriartek Donostian egin du hausnarketa hori, eguerdian, Nerea Kortajarena eta Julen Arzuaga hautagaiekin batera egindako mitin batean.

BIDEOA | Giza eskubideen urraketa guztien biktima guztientzat lan egingo duela esan du Iriartek

Giza eskubideen urraketa guztien biktima guztientzat lan egingo duela esan du Iriartek
Giza eskubideen urraketa guztien biktima guztientzat lan egingo duela esan du Iriartek
Giza eskubideen urraketa guztien biktima guztientzat lan egingo duela esan du Iriartek

1:5
Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n: "Ezkerretik egin daiteke akordio bat, benetan ezkerreko politikak egiteko bada"

Bere hitzaldian, Maddalen Iriartek adierazi du Urkulluk "bi neurri" dituela; izan ere, Rocio de Meer Voxeko diputatuak Sestaon jasotako harrikadaren harira, esan du Urkullu "oso kezkatuta" dagoela, "diskurtso faxista ekartzen digutenen aurkako ustezko eraso batengatik"; EAJk, aldiz, Iriarteren esanetan, ez du onartu erantzukizunik duenik "Estatuaren indarkeriaren biktimei soilik elkartasuna agertu nahi zien pertsona baten heriotzari dagokionez" EH Bilduko hautagaiak, mezu horren bidez, Rosa Zarraren heriotza ekarri du gogora; astearte honetan 25 urte bete dira hori gertatu zenetik.

Arratsaldean, Bastidan, Iriartek Urkulluk esandako beste hitz batzuk ere izan ditu hizpide. Hain zuzen ere, EAJko hautagaiaren esanetan, pandemiak eragindako krisiaren ostean, Euskadi zutik jartzeko beharra dago; Iriartek, baina, hau aurpegiratu dio: "Zutik Euskadin, belauniko Madrilen".

BIDEOA | Uztailaren 12an subiranista direnentzat aukera bakarra EH Bildu dela esan du Iriartek

Uztailaren 12an subiranista direnentzat aukera bakarra EH Bildu dela esan du Iriartek
Uztailaren 12an subiranista direnentzat aukera bakarra EH Bildu dela esan du Iriartek
Uztailaren 12an subiranista direnentzat aukera bakarra EH Bildu dela esan du Iriartek

0:58

EAJko lehendakarigaia gaitzetsi du Iriartek; azken horren esanetan, Urkulluk hainbat kontu hitzeman ditu erabakitzeko eskubidearen eta Estatutu berriaren gainean, baina bat ere ez du bete. EH Bildu, Iriartek esan duenez, "beti izan da prest erabakitzeko eskubidearen aldeko akordioak ixteko"; gogora ekarri du amaitu berri den legegintzaldian ituna egin zutela, EAJrekin, estatus berriaren alde: "Urkulluk euskal estatus berria garbitu egin du, erabakitzeko eskubidea garbitu egin du", esan du, eta nabarmendu du EAJk nahiago duela bidea egin "herri honek erabakitzeko duen eskubidea ezeztatzen dutenekin batera".

Gorrotxategik uko egingo lioke lehendakaria izateari, EH Bildurekin eta PSE-EErekin gobernu-akordioa hitzartuz gero

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaia prest agertu da lehendakaria ez izateko EH Bildurekin eta PSE-EErekin gobernu-akordioa hitzartuz gero, Elkarrekin Podemos-IUk gainerako bi alderdiek baino boto gehiago jasota ere. Gorrotxategik, arratsaldean, Gernikako Arbolaren aurrean, alegia, euskal foruen eta autogobernuaren lekurik sinbolikoenean, Euskadiren aldeko "kontratua" sinatu du, eta proposamen hori "herritarren agindua betetzera" behartzen duen dokumentu horretan dago.

BIDEOA | Gorrotxategik ezkerreko alderdien arteko ituna nahi du, EAJ Jaurlaritzatik ateratzeko

Gorrotxategik ezkerreko alderdien arteko ituna nahi du, EAJ Jaurlaritzatik ateratzeko
Gorrotxategik ezkerreko alderdien arteko ituna nahi du, EAJ Jaurlaritzatik ateratzeko
Gorrotxategik ezkerreko alderdien arteko ituna nahi du, EAJ Jaurlaritzatik ateratzeko

0:55

Hautagaiak hitzaldi laburra eman du, kontratua irakurriz, eta kanpaina honetan duen proposamen nagusiaz aritu da, alegia, ezkerreko alderdien arteko ituna hitzartzeko asmoa duela, EAJ Eusko Jaurlaritzatik ateratzeko. Ziurtatu duenez, EH Bilduko Maddalen Iriartek eta PSE-EEko Idoia Mendiak baino boto gehiago jasota ere, ez ditu "bere eskaerak lehenetsiko", akordioaren aurrean, eta "adostasuneko hautagaia topatzen" saiatuko litzateke.

Elkarrekin Podemos-IUko hautagaiak hitzeman du gobernatuko duela "herritar guztien alde"; gehiengo sozialaren "interesak" beti jarriko dituela aurrean; "planeta" zainduko duela, "etorkizuneko belaunaldien eskubideak ere bermatzeko"; eta "genero-ikuspegia gobernu-politika eta ekintza guztietan" ezarriko duela. "Berriro ere ezkerreko alderdiek gehiengoa eskuratzen badute, ahalegin handia egingo dut PSE-EErekin eta EH Bildurekin gobernu progresista negoziatzeko. Jaurlaritza horrek historiako lehen emakume lehendakaria izango du", ziurtatu du.

Goizean, Podemos Euskadiko koordinatzaile autonomiko eta diputatu Pilar Garridok Zaldibarko luiziko biktimentzako justizia eskatu du, alegia, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileentzat; izan ere, Garridoren esanetan, luizia ez zen "istripu naturala" izan, baizik eta "administrazio-zabarkeriak eragindako hainbat gertaeraren ondorioa". Azkenean, haren hitzetan, horrek eragin zuen "Euskadiko historiako hondamendi ekologikorik handienetakoa". Zaldibarren bertan egindako ekitaldi batean, Garridok nabarmendu du beharrezkoa dela desagertutako langileekin dagoen "zor hori kitatzea", eta ziurtatu ere ziurtatu du "hondakin-politikan aldaketa bultzatzea" ere zor zaiela.

BIDEOA | Elkarrekin Podemos-IUk hondakinen kudeaketan eredu-aldaketa aldarrikatu du

Elkarrekin Podemosek hondakinen kudeaketa eredu aldaketa aldarrikatu du
Elkarrekin Podemosek hondakinen kudeaketa eredu aldaketa aldarrikatu du
Elkarrekin Podemosek hondakinen kudeaketa eredu aldaketa aldarrikatu du

0:37

Urkullu "Sanchez eta Iglesiasen politikekin kutsatuta dago", PP+Cs koalizioaren iritziz

PP+Cs koalizioko lehendakarigai Carlos Iturgaizek adierazi duenez, Urkulluk nahi du "Iglesias eta Sanchez baino ezkertiarragoa" izan; hain zuzen ere, horiekin kutsatu da, Iturgaizen esanetan, "oso txarra izan den kudeaketa bat eginez". Nabarmendu duenez, EAJri botoa emateak ekarriko du PSOE eta Unidas Podemos Moncloan sendotzea. Irunen esan du hori hautagaiak, hauteskunde-ekitaldi batean; Muriel Larrea Gipuzkoako zerrendaburua eta Donostiako Ciudadanoseko bozeramaile Jose Manuel Gil ere bertan izan dira. Iturgaizek Urkulluk astelehen honetan esandakoa izan du hizpide; azken horrek iradoki zuen ez dagoela EAJ baino ezkerrekoagorik, kontuan izanik gauzatu dituen gizarte-politikak.

BIDEOA | Iñigo Urkulluk kareta kendu duela esan du Iturgaizek

Iñigo Urkulluk kareta kendu duela esan du Iturgaizek
Iñigo Urkulluk kareta kendu duela esan du Iturgaizek
Iñigo Urkulluk kareta kendu duela esan du Iturgaizek

0:31

"Ikusten dugunez, EAJ berriro ere eraldatu da", esan du Iturgaizek; haren esanetan, jeltzaleak, lehen, "RH negatibokoak ziren, eta bihar ez dakigu zer esango duten".

BIDEOA | Iturgaizen hitzetan, Sanchez eta Iglesiasen politikekin kutsatuta dago Urkullu

Iturgaizen hitzetan, Sanchez eta Iglesiasen politikekin kutsatuta dago Urkullu
Iturgaizen hitzetan, Sanchez eta Iglesiasen politikekin kutsatuta dago Urkullu
Iturgaizen hitzetan, Sanchez eta Iglesiasen politikekin kutsatuta dago Urkullu

0:30

EAJ, Iturgaizen iritziz, "Iglesiasen eta Sanchezen politikekin kutsatu da. Horien ibiltzeko modua ere hartu du, tamalez", esan du, txantxetan azken hori, PP+Cs koalizioko hautagaiak. "EAJ ez da ezkerreko edo eskuineko alderdirik; aspaldi utzi zion alderdi politiko bat izateari, eta klientelismo-sare bilakatu zen. Haren asmo bakarra da PSE-EEko bazkideekin prebendak eta besaulkiak banatzea", adierazi du.

PSE-EEk adierazi du osasungintza ez dela identitateaz bermatzen, baizik eta inbertsio handiagoak eginez

PSE-EE idazkari nagusi eta lehendakarigai Idoia Mendiak gaitzetsi du identitatearen gaineko eztabaidek eta kontu abertzaleek erakundeak eta alderdiak adigabetu egiten dituztela, eta Euskadik dituen "erronkak" alde batera geratzen direla, bereziki osasungintzarekin lotutakoak. Mendiak Eibarko ospitalearen aurrean egin ditu adierazpen horiek, PSE-EEren ekitaldi batean; Eneko Andueza PSE-EE Gipuzkoako zerrendaburuak eta Eibarko alkate Miguel de los Toyosek ere parte hartu dute.

BIDEOA | Eztabaida identitarioetan ez sartzea aldarrikatu du Mendiak

Eztabaida identitarioetan ez sartzea aldarrikatu du Mendiak
Eztabaida identitarioetan ez sartzea aldarrikatu du Mendiak
Eztabaida identitarioetan ez sartzea aldarrikatu du Mendiak

0:29

Hautagaiaren ustez, "bada garaia batzuek barne-tabuak gainditzeko", eta, gainera, eskatu du ez pentsatzea horrenbeste "eskumena ea nork duen", baizik eta "erronkei nola egingo diegun aurre".

Nabarmendu ere nabarmendu du beharrezkoa dela talde-lana egitea, "zerbitzu sozio-sanitarioetako euskal sistema eraginkorra eraikitze aldera", eta gaitzetsi egin du formula "lehiatzea" izatea; Mendiak, aldiz, elkarlanaren alde egin du: "Kontua ez da 'Euskadi lehenik'; kontua da 'Euskadi, denok batera'". Esan duenez, "hori da PSE-EEren proposamena". Gerora, arratsaldean, Gasteizen, berriro ere eskatu du botoa: "Ezkerra erabilgarria gara, konpromisoak hartu eta itunak egiteko ahalmena duena".

BIDEOA | Idoia Mendia: 'Gobernu fidagarria eskaintzen dugu, kudeaketa zorrotza egiten duena'

Idoia Mendia: 'Gobernu fidagarria eskaintzen dugu, kudeaketa zorrotza egiten duena'
Idoia Mendia: 'Gobernu fidagarria eskaintzen dugu, kudeaketa zorrotza egiten duena'
Idoia Mendia: 'Gobernu fidagarria eskaintzen dugu, kudeaketa zorrotza egiten duena'

0:35

Equo Berdeakek gaitzetsi du PSOEk eta Unidas Podemosek sustatzen duten "hegazkineko turismo-eredua"

Equo Berdeakeko Gipuzkoako zerrendaburu Edurne Barandak PSOEk eta Unidas Podemosek sustatzen duten "hegazkineko turismo-eredua" gaitzetsi du, eta adierazi du alderdi horiek, EAJrekin batera, ez dutela "ezer" ikasi koronabiruseko krisian; izan ere, haren iritziz, "etorkizuneko euren planetan, iraganeko akatsak errepikatu egiten dituzte". Barandak, Donostian egindako hauteskunde-ekitaldi batean, proposatu du eredua ez izatea Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bultzatzen duten "guztiontzako kafea", eta, halaber, nabarmendu du Euskadik duen "indarra"; kontuan izanik EAEko "ondare historikoa, kulturala, naturala, eta aisialdi-ondarea", kalitatezko turismoa errazteko ahalmena du, "pertsonekin eta naturarekin adeitsuagoa den turismoa", hain zuzen ere.

Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiarekin elkarrizketa, ETB1en

Equo Berdeakeko ekitaldia

Argazkia: Equo Berdeak.

Hala ere, Equo Berdeakeko hautagaiak esan duenez, "berriro ere akats bera errepikatu dute: aireportuetako lurreratze-tasetan, murrizketa ezartzea erabaki dute, 25 milioi eurokoa". Barandaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak "'low cost' gisako turismoa, pisu turistikoen oso alde egiten duena" sustatzen du, eta Pedro Sanchezen Gobernuak, aldiz, "jendetza-turismoa" bultzatzen du; bi eredu horiek "herriak eta hiriak hil egingo dituzte". Adibide gisa, Donostia jarri du: "Herritarrek, bertan, ezin dute alokairu bati aurre egin, merkatua turismo-eskaintzak duelako harrapatuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Iñigo Urkullu Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra EAE albisteak Hauteskundeak Euskadin Idoia Mendia bideoak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Gipuzkoa Euskadiko PP Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak Maddalen Iriarte Hauteskundeak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? EAEko hauteskundeak emaitzak minutuz minutu Carlos Iturgaiz albisteak Miren Gorrotxategi azken ordukoa EQUO Euskadi albisteak José Ramón Becerra albisteak