EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

EAJ

Atutxa: "EAJk gobernatzen baldin badu Euskadin ez da murrizketarik izango"

Ondarretako batzokiaren (Getxo) 112. urteurrena ospatzeko ekitaldian, krisitik ateratzeko “murrizketak egongo direla dioena gezurretan” ari dela adierazi du BBBko presidenteak.

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea. Irudia: EAJ
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea. Irudia: EAJ
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea. Irudia: EAJ

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren krisiari aurre egiteko, EAJk gobernatzen baldin badu “Euskadin murrizketarik” izango ez dela ziurtatu du gaur Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak.

Ondarretako batzokiaren (Getxo, Bizkaia) 112. urteurrena ospatzeko ekitaldian, krisitik ateratzeko “murrizketak egongo direla dioena gezurretan” ari dela adierazi du Atutxak. “Euskadin ez da murrizketarik izango, EAJk gobernatzen baldin badu, behintzat”, esan du BBBko presidenteak.

“Alderantziz, zorpetuz gastu handiagoa egin behar da orain, gure enpresek jarduera, enplegua eta ongizatea sor dezaten ekonomia bultzatzeko ordua da; eta diru-kutxa publikoak bultzatzeko garaia da, gure gizarte sarea indartzeko eta atzean inor ez uzteko”, erantsi duenez.

“Euskadi berreraikitzea, ekonomia berriz suspertzea eta lanpostuak sortzea” alderdikideen eginbeharrak dira, eta izango dira, Atutxak nabarmendu duenez.

Betalde, “Kontzertuaren Batzorde Mistoa berehala deitzea” eskatu du Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Euskadik eskura izango dituen baliabideak argitu ditzan Espainiako Gobernuak, “euskal autogobernuak gaitasun eta ahalmen guztia behar duelako, herria berreraikitzeko lanean”.

"Alderantziz, zorpetuz gastu handiagoa egin behar da orain"

Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak Atutxa lagundu du ekitaldian. Atutxaren ahotan, berreraikuntzaren “erronka handiari” aurre egiteko euskal herritarrek autogobernua dute, “tresna eraginkorra”.

Hala ere, autogobernuak eta Kontzertu Ekonomikoak “baliabide argiak eta ziurtasunak behar” dituzte, horregatik Kontzertuaren Batzorde Mistoa biltzea beharrezkoa da, gaineratu duenez.

Azken urteetan EAEko erakundeak “arduratsuak” izan direla kontuan izan behar du Espainiako Gobernuak, “zorpetzeko gaitasuna” dute, EAJko buruzagiak gogorarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak