EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U12KO HAUTESKUNDEAK

12 hautesleku berri jarriko dituzte Bilbon uztailaren 12ko hauteskundeetarako

Udalak errolda-txartela arretaz aztertzeko gomendatu du. Etxera bidaltzen dute, herritarrari botoa non eman behar duen jakinarazteko.

Hautesleku bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Hautesleku bat
Hautesleku bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok 56 hautesleku eta 359 hauteskunde-mahai izango ditu uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta, mahai kopuru bera izango da, baina 12 hautesleku gehiago, ohikoak baino % 25 gehiago, hain zuzen ere. Hauteskunde-mahaien zozketa gaur egin da.

Helburua espazio gehiago eskaintzea da, Bilbon botoa emateko eskubidea duten 273.007 pertsonak hauteslekuetara jende pilaketarik gabe joan daitezen.

Hauteskunde-mahaiak zabaltzeak Bilboko hautesleen % 16k ohikoa ez den beste hautesleku batean bozkatuko dutela esan nahi du, eta % 43k, berriz, hautesleku berean baina ohikoa ez duten hauteskunde-mahai batean egingo dute. Hori dela eta, Udalak herritarrei errolda-txartela arretaz kontsultatzeko eskatzen die. Txartel hori etxeetara bidaltzen da, oraingo honetan zein hautesleku esleitu zaion jakinarazteko. Gainera, errolda-informazio hori emateko eta bozketa-egunean nahasterik ez izateko, Udalak online tresna berri bat jarri du geobilbao.eus udal-webgunean. Tresna horrek, herritar bakoitzari botoa emateko zein hautesleku dagokion kontsultatzeko aukera ematen du.

Ondorengoak dira hautesleku berriak:

· Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Sarriko. Euskal Herriko Unibertsitatea: 5 mahai, Ibarrekolandako BHItik lekualdatutakoak. 

· Deustuko Udaltegia: 6 mahai, Deustuko HLHItik lekualdatutakoak. 

· Zurbaran BHI-LJ: 4 mahai, Zurbaran HLHItik lekualdatutakoak.

· Castañosko udaltegia: 2 mahai, Epaltzaren Alarguna HLHItik lekualdatutakoak.

· Auzo Faktory Matiko: 2 mahai, Epaltzaren Alarguna HLHItik lekualdatutakoak. 

· Begoñako udaltegia: 5 mahai, Luis Briñas HLHI-BHItik lekualdatutakoak. 

· Karmelo Ikastola: 4 mahai, Larreagaburu (Mina del Morro) HLHItik lekualdatutakoak. 

· San Frantziskoko udaltegia: 5 mahai, Miribilla HLHItik lekualdatutakoak. 

· Abandoko udaltegia: 5 mahai, Cervantes HLHItik lekualdatutakoak. 

· SPRI-Eusko Jaurlaritza: 4 mahai, Indautxuko Eskolatik lekualdatutakoak.

· Azkuna Zentroa: 2 mahai, Indautxuko Eskolatik lekualdatutakoak.

· Errekaldeko udaltegia: 6 mahai, Gabriel Aresti HLHItik lekualdatutakoak.

· Basurtuko udaltegia: 6 mahai, Basurtu HLHItik lekualdatutakoak.

· Erruki Etxeko ohiko bi mahaiak Bilboko Ingeniaritza Eskolara pasatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilbo Euskal herriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Hauteskunde inkestak EiTB Focus