EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-mahaien zozketa

Uztailaren 12ko hauteskunde-mahaien zozketa egin dute Gasteizen

Ekainaren 16tik 18ra arte aurrez aurreko hitzorduarekin San Martin bulegoetan banatuko zaie jakinarazpena izendatutako 2.781 pertsonei. COVID-19a dela eta, sei lokal berri izango dira.

San Martineko bulegoetan eta hitzorduarekin, 08:30etatik 14:00ra arte kontsulta egin daiteke. EFE
hautetsontzi baten irudia
San Martineko bulegoetan eta hitzorduarekin, 08:30etatik 14:00ra arte kontsulta egin daiteke. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean uztailaren 12an izango diren hauteskundeetarako mahaiburu eta mahaikideak izendatzeko zozketa egin da, Borja Rodríguez Ramajo Udal Errolda Ataleko zinegotzi arduraduna eta Martin Gartziandi idazkari nagusia eta zenbait udal sailetako teknikariak bertan zirela.

Udalak ez ditu zozketaren emaitzak argitaratuko, datu pertsonalen konfidentzialtasuna gordetzeko. Aukeratuak izan diren jakin nahi duten herritarrek bertatik bertara kontsultatu ahalko dute San Martineko bulegoetan, 08:30etik 14:00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Hauteskunde-mahaiko kide izendatu izana jakinarazten dela bermatzeko, hiru saiakera egin ostean jakinarazpenik ez bada jasotzen, postontzian utziko zaie oharra. Udaletxera (Espainia plaza, z/g) joan beharko dute, egun eta ordu hauetan:

· Ekainaren 19an (ostirala), 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.· Ekainaren 20an (larunbata), 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Ekainaren 26an hasiko da, formalki, hauteskunde-kanpaina, eta uztailaren 10era arte iraungo du, hots, uztailaren 12ko hauteskundeen aurreko gogoeta-egunaren bezperara arte.

Bozketa-egunean, 09:00etan irekiko dira hauteskunde-mahaiak, eta 20:00etan itxi. Botoak zenbatzeari ekingo diote orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak