EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrekin Podemos-IU

"Alderdi progresisten arteko akordioa nahi du euskal gizartearen gehiengo batek"

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiaren aburuz, U12rako inkesten emaitzek erakutsi dute "Euskadin ere aldaketa gauzatu daitekeela".

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaia. Argazkia: EiTB
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaia
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaia. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiaren hitzetan, U12rako inkesten emaitzek agerian utzi dute Euskadi "progresista" dela, eta "euskal herritarren gehiengo batek" nahi duela "alderdi progresisten arteko akordioa".

Horrela adierazi du Gorrotxategik Durangon egindako ekitaldi politikoan. Horren esanetan, uztailaren 12an izango diren euskal hauteskundeen ostean, "Euskadin ere aldaketa gauzatu daiteke".

EAEko Justizia Auztegi Gorenak baliogabetutako Hondarribiko Hiri Antolakuntzarako Plan Nagusiaz mintzatu da Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. "Zaldunbordako mega outletaren aurka azaldu zen mundu guztia, EAJ salbu. Baina EAJk hala nahi bazuen, besteok ez genuen gehiago esaterik", kritikatu du. "Alderdi progresistek egin beharko luketen lana justiziak egitea ez dugu espero behar, gehiengo sozialaren interesak defendatzea, hain zuzen ere", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Durango Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Miren Gorrotxategi