EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U12

U12ko hauteskundeetan posta bidez zein EAEtik kanpo botoa emateko epea luzatu dute

Hauteskunde Batzorde Zentralak (HBZ) uztailaren 10era arte luzatu du posta bidez botoa emateko epea, eta kanpoan bizi direnek, berriz, ekainaren 16ra arte egin ahalko dute eskaera.

Bilbon posta bidezko botoa emateko zain dauden pertsonak. Argazkia: EFE
Bilbon posta bidezko botoa emateko zain dauden pertsonak.
Bilbon posta bidezko botoa emateko zain dauden pertsonak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko epea uztailaren 10era arte luzatzea erabaki du Hauteskunde Batzorde Zentralak (HBZ). Horrez gain, ekainaren 16ra arte luzatu du Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpo modu finkoan bizi diren hautesleek edo aldi baterako atzerrian daudenek botoa emateko eskaera egiteko epea.

Asteazken honetan onartutako ebazpenean, Correosek egindako eskaera aztertu ondoren, posta bidezko botoa emateko epea uztailaren 10era arte luzatzea erabaki du HBZk. Dena dela, bulegoak ohiko ordutegietan egongo dira irekita, 14:00ak arte.

Ildo horretatik, HBZk "arreta handiz" jarduteko eskatu dio Correosi, posta bidez jasotako boto guztiak bozketaren egunean dagokien bozketa-mahaietara eraman ahal izateko, legez ezarritako epean. Halaber, posta bidez edota atzerritik botoa emateko epea luzatzeko erabakiaren berri emateko eskatu dio. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpo modu finkoan bizi diren hautesleek edo aldi baterako atzerrian daudenek U12ko hauteskundeetan botoa emateko eskaera egiteko epea ekainaren 16ra arte luzatu du HBZk.

Testuinguru horretan, EAEtik kanpo daudenek uztailaren 11ra arte (larunbata) izango dute posta bidezko botoa emateko aukera, eta uztailaren 12ko 20:00ak arte (igandea) kontsulatuetako hautetsontzietara bidaltzeko aukera.

"Probintziako Hauteskunde Batzordeek (EAEn eta Galizian egun berean egingo dira hauteskundeak) baliozkotzat jo beharko dituzte bozkatzeko eskaera eginda zuten hautesleek kontsuletxeetako bulegoetara beranduenez uztailaren 11n bidalitako posta bidezko botoak", adierazi du HBZk.

Adineko pertsonei, gaixoei edo prebentziozko isolamendu-egoeran daudenei dagokienez, HBZk esan du ziurrenik uztailaren 2an, ezarritako epearen amaieran, boto-eskubidea bermatzeko aukera ematen duten baldintzak egongo direla. Hala ere, "pandemiaren, aurreikusitako deseskalatze faseen edo bestelako egoera berrien bilakaerak gomendatzen badu, neurri berriak hartu beharko lirateke", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bilbo Donostia Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi Correosen bulegoak gaur