EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Koronabirusa

Erkoreka: "Gaur-gaurkoz ez dago mahai gainean hauteskundeak bertan behera uztea"

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak onartu du hauteskunde ekitaldiak ez direla "pertsona asko" biltzen dituzten gainerako ekitaldietatik ezberdinak, eta aplikatu beharreko arauak berberak direla.

Gizon bat, boto-paperak aztertzen. ETBren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia
Gizon bat, boto-paperak aztertzen
Jaurlaritzak ez ditu EAEko hauteskundeak bertan behera utziko koronabirusagatik

1:07

Agentiaik

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du ez dagoela mahai gainean, "gaur-gaurkoz", datorren apirilaren 5eko EAEko hauteskundeak bertan behera uzteko aukera, koronabirusaren krisia dela eta, eta zehaztu du, nolanahi ere, erabaki hori ez dagokiola soilik Jaurlaritzari, baita hauteskunde batzordeei eta agintari eta erakunde publikoei ere.

Erkorekak hedabideen aurrean egindako agerraldian egin ditu adierazpenok, Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera, eta koronabirusak EAEn izan duen eraginari buruzko datuak eman ditu; izan ere, azken orduetan 197 kasu gehiago izan dira, 49 kutsatu gehiago atzeman baitituzte.

Apirilaren 5erako maskarak eta eskularruak pilatzen ari diren galdetuta, Gobernuko bozeramaileak esan du "presazkoa" izango litzatekeela "gogoeta bat egitea, are gehiago publikoa, hilabete barru egitekoak diren hauteskundeen garapenari buruz".

"Gai horren inguruan, Gobernuak ez du ezer aztertu, ezta planteatu ere. Osasun Sailaren bitartez proposamenak egiten ari dira ekitaldi publikoetan, hauteskunde izaerakoak edo hauteskunde izaera ez dutenak bezala, pertsonen segurtasuna eta higienea zaindu eta bermatu behar dute, eta zailtasunak jarri koronabirusa pertsona batzuetatik besteetara transmititzeko", adierazi du.

Ildo horretan, onartu du hauteskunde ekitaldiak ez direla "pertsona asko" biltzen dituzten gainerako ekitaldietatik ezberdinak, eta aplikatu beharreko arauak berberak direla.

Birusaren hedapen egoera honetan hauteskunde hitzordu batekin lotuta har daitezkeen neurriei dagokienez, zehaztu duenez, "logikoa denez, Gobernuak oraindik ez du gai hori aztertu, besteak beste, horrelako egoera batean hauteskundeak egiteko erabakia ez dagokiolako Gobernuari".

EAJk eta EH Bilduk hauteskunde kanpainari buruzko erabakia hartzeko itxaroteko eskatu dute

Bai EAJ eta bai EH-Bildu zuhur agertu dira astearte honetan Kongresuan, koronabirusaren izurritearen ondorioz hauteskunde kanpaina bertan behera uzteko aukeraren inguruan, eta krisiaren bilakaeraren araberako erabakia hartu eta itxaroteko deia egin dute.

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailearen ustez, "hartu behar ez diren neurriez hitz egiteak ez du inolako zentzurik", eta egoerak nola eboluzionatzen duen "apur bat" ikustearen eta Osasun Sailak eta Ministerioak berak esaten dutenarekin fidatzearen alde agertu da.

Bestalde, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramailea ziur agertu da Eusko Jaurlaritzak, horren inguruan erabaki bat hartu behar duenak, erabaki "zuzena" hartuko duela, "datu guztiak mahai gainean jarrita", eta "ikusten joan" behar dela, oraindik "goiz" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak EiTB Focus Osasun albisteak Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Koronabirusa Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak