EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

APIRILAK 5

Blanco: "Jaurlaritzari berdin zaio PPkin edo Podemosekin gobernatu"

Itsas Gudari Eguna dela eta, Bermeon ekitaldi politikoa egin du Eusko Alkartasunak.

Eba Blanco, gaur, Bermeon. Argazkia: EA.
Eba Blanco.
Eba Blanco, gaur, Bermeon. Argazkia: EA.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eba Blanco Eusko Alkartasuneko funtziotan dagoen idazkari nagusiak eta apirilaren 5eko hauteskundeetarako EH Bilduren Arabako zerrendako bigarrenak gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritza, eta EAJk eta PSE-EEk osatzen dutena proiekturik gabeko Exekutiboa dela esan du. "Oraingo gobernuak tamalez, ez dauka proiekturik. Hala, berdin zaio PPrekin edo Podemosekin gobernatu. Bere helburu bakarra gobernuan mantentzea baita, eta horretarako lehendik egindako lan eskerga erabiltzen dute", azpimarratu du.

Bermeon hitz egin EAko ordezkariak, Itsas Gudari Egunaren harira egin duten ekitaldi politikoan. Urtero legez, 'Matxitxakoko Guda' Nestor Basterretxearen eskulturan lore eskaintza egin dute, 1937. urteko gertakaria gogoratzeko. Besteak beste, Jasone Agirre EH Bilduko kideak hartu du parte omenaldian.

Blacoren arabera, gaur egun, Euskal Herrian "justizia soziala, elkartasuna eta askatasuna arriskuan daude" eta "horien alde borrokatzen jarraitu behar dugu". "Balore horietan oinarritutako herri proiektua eraiki nahi du EH Bilduk", zehaztu du.

"Orain 40 urte zerotik abiatu zen herri honen eraketa administratiboa. Dena jarri zuten martxan, Gernikako Estatutua paperetik errealitatera eramanaz. Gobernua herritarren eta herriaren agindura jarri zen eta indarrak batzean, botereak zertarako balio duen erakutsi genuen orduan", esan du.

Bere hitzaldian, Zaldibarko luizian desagertuta dauden bi langileak izan ditu gogoan, eta 1937an Matxitxakoko batailan hil ziren itsas gudariekin alderatu ditu. Orduko hartan, euskal arrantzaleek itsasoan faxistak izan zituztela parez pare esan du, eta euren borrokarekin, heroi bilakatu zirela. "Egoerek hala eskatzen dutenean, pertsonak heroi bihurtzen dira. Zaldibarko langileei mendia gainera etorri zitzaienean, besteen bizitzak salbatzen ahalegindu ziren, eurena salbatu beharrean", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba EAEko hauteskundeak EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak