EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

APIRILAK 5

"Euskadik autogobernu gehiago" izateko lan egingo duela hitzeman du EAJk

Atutxaren hitzetan, 2016an euskal herritarrei emandako hitza bete izanaren bermearekin aurkeztuko da EAJ apirilaren 5eko hauteskundeetara.

Atutxa, Arrizabalaga eta Erkoreka, gaur, Bilbon. Argazkia: EiTB.
Atutxa, Arrizabalaga eta Erkoreka, gaur, Bilbon.
Atutxa, Arrizabalaga eta Erkoreka, gaur, Bilbon. Argazkia: EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Esperientzia eta berrikuntza oinarri" izango dituen eta "euskal gizartearen zerbitzura atsedenik gabe" lan egingo duen taldea aurkeztuko du EAJk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara, Itxaso Atuxa BBBko presidenteak nabarmendu duenez. Bizkaiko zerrenda aurkezteko ekitaldia egin dute goizean Sabin Etxean, eta, bertan, Atutxak eta Leixuri Arrizabalaga zerrendaburuak hartu dute hitza.

"Euskadik autogobernu gehiago" izateko lan egingo duela hitzeman du EAJk, eta, horretarako, "zorroztasunez, elkartasunez eta lantaldean" arituko direla esan du Bizkaiko jeltzaleen buruak.

Etorkizunari ilusioz begiratzen diotela esan dute, herritarrek dituzten "erronkei" aurre egiteko. "Autokonplazentzian erori gabe, egindakoa hausnartuz eta etengabe hobetuz. Izan ere, mundua aldatzen den modu berean, gizarte honek ere hala egiten du; zorroztasuna eta lana eskatuko dizkigun gizarte heldua da gurea", esan du Atutxak.

Ildo beretik mintzatu da Arrizabalaga ere. Horren arabera, "pertsonak atzean uzten ez dituen estiloa" erdigunean jarrita lan egingo du EAJK, "aukera-berdintasuna, garapen ekonomikoa eta enplegua defendatuz". "Estilo errealista eta posibilista. Lana, esfortzua eta apaltasuna uztartzen dituen estilo magikoa, sinplea, eta, aldi berean, konplikatua”, esan du.

Epe laburrera begirako erronkak nabarmendu ditu Arrizabalagak. "Euskadik aurre egingo die aukera berdintasuneko erronkei, ekonomia, ingurumen eta demografia arloko erronkei, eta autogobernuan aurrera egingo dugu", gaineratu du.

Ezinbestekotzat jo du "familia-politiken, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren aldeko apustua egiten jarraitzea, eta gazteei lan-merkatura soldata duinekin iristea bermatu ahal izatea, bizi-proiektu bermedun bati ekin ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Eusko Legebiltzarra EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak