EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Equo Berdeaken oinarriek Elkarrekin Podemos koalizioan aurkeztea babestu dute

Hauteskundeetara Podemosekin eta Ezker Anitzarekin batera aurkeztearen alde egin du berriz ere alderdi berdearen militantziak.

Equo Berdeaken kongresua. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Equo Berdeaken kongresuaren irudia.
Equo Berdeaken kongresua. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Equo Berdeaken oinarriek apirilaren 5eko hauteskunde autonomikoetara Elkarrekin Podemos koalizioaren baitan aurkeztea babestu dute. 2016ko hauteskundeetan ere batera aurkeztu ziren Podemos, Ezker Anitza eta Equo.

Agiri batean azaldu dutenez, joan den igandeko batzarrean erabaki zuten galdeketa egitea eta gaur goizean amaitu da kontsultan parte hartzeko aukera.

"Gehiengo zabalak" Elkarrekin Podemos koalizioaren formula errepikatzearen alde egin duela erantsi dute.

Bestalde, orain primarioak egingo dituzte Equoren Legebiltzarrerako hautagaia aukeratzeko. Amaitu berri den legealdian Jose Ramon Becerra izan da berdeen ordezkaria Gasteizko Ganberan.

Barne-hauteskundeetako kanpaina otsailaren 23ra arte luzatuko da, ondoren bozketa etorriko da eta emaitzak hilaren 29an ezagutaraziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Ezker Anitza Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Equo Berdeak