EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Gloria Sanchez izango dira PSEren zerrendaburuak

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zuzendaritzek asteazken honetan onartu dituzte Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko dituzten zerrendak.

Idoia Mendia PSE-EEren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEren ekitaldi batean.
Idoia Mendia PSE-EEren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Gloria Sanchez izango dira PSE-EEren zerrendaburuak apirilaren 5eko hauteskundeetan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren.

Euskadiko Alderdi Sozialistaren lurralde zuzendaritzetan onartu dituzte hautagaitzak. Ezustekorik ez bada, ostegun honetan berretsiko ditu Euskadiko Hautagaitza Batzordeak eta hilaren 21ean, PSE-EEko Batzorde Nazionalak.

Idoia Mendia lehendakarigaiarekin batera, Bizkaiko zerrendan Jose Antonio Pastor legebiltzarkidea, Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta Ekain Rico PSE-EEren bozeramailea Batzar Nagusietan.

Gipuzkoako hautagaitzan Susana Corcuera legebiltzarkidea, Iñaki Arriola Ingurumen eta Etxebizitza sailburua eta Miren Gallastegi Justizia sailburuordea ere aurkeztuko dira.

Arabako zerrendan, berriz, Txarli Prieto legebiltzarkidea, Maria Jesus San Jose Enplegu eta Justizia sailburua eta Alberto Alonso Martin Osalaneko zuzendari nagusia joango dira Gloria Sanchezen ondoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Eneko Andueza albisteak PSE-EE Araba