EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

PP eta Ciudadanos koalizioan aurkeztuko dira Legebiltzarreko hauteskundeetara

Ituna Madrilen egin dute arratsalde honetan Tedoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak eta Jose Maria Espejo Ciudadanosen talde parlamentarioko idazkari nagusiak.

Ines Arrimadas eta Pablo Casado artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ines Arrimadas eta Pablo Casado artxiboko irudi batean.
Ines Arrimadas eta Pablo Casado artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularra eta Ciudadanos koalizioan aurkeztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara apirilaren 5ean.

Hala zabaldu du EFE agentziak bi alderdietako iturriak aipatuta. Asteazken honetan egingo dituzte publiko akordioaren xehetasunak, baina dagoeneko baieztatu dute Alfonso Alonso izango dela hautagaitza horren lehendakarigaia.

PP eta Ciudadanoseko buruzagiak negoziatzen eman dituzten azken egunak, eta aurre-akordioa arratsalde honetan itxi dute.

Tedoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak eta Jose Maria Espejo Ciudadanosen talde parlamentarioko idazkari nagusiak hartu du parte bilera horretan.

Koalizioak aurkezteko epea ostiral honetan amaitzen da.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak