EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

A5

Irekita dago, martxoaren 26ra arte, posta-bidezko botoa eskatzeko epea

EAEko errolda dutenek Correosen bulegoan eskatu beharko dute botoa, eta martxoaren 16tik 29ra artean jasoko dute beharrezko dokumentazio guztia.

Posta bidezko botoa. Argazkia: EiTB
Posta bidezko botoa. Argazkia: EiTB
Posta bidezko botoa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidez bozkatu nahi dutenek martxoaren 26ra arteko epea izango dute eskaera egiteko epea, eta Espainiako Estatuko edozein Correosen bulegora joan beharko dute hori egitera. Errolda izendapena eskatzeko epea izango da, eta hori lortuta, botoa emateko dokumentazioa jasoko dute etxean martxoaren 16tik 29ra.

Correosek jakinarazi duenez, eskaera boto-emaileak berak egin behar du, eta ezin badu joan gaixotasun edo ezgaitasun kontuengatik, medikuaren ziurtagiria eraman beharko du eskatzaileak.

Gainera, eskatzaileek NANa, pasaportea edo gidabaimena erakutsi behar dute bulegoan.

Correosek Hauteskunde Errolda Bulegoetara bidaliko ditu eskaerak, eta boto-emaileek martxoaren 16tik 29ra jasoko dute botoa posta bidez eman ahal izateko dokumentazio guztia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Posta zerbitzuaren azken ordukoa