EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Irailak 25
Alderdi bakoitzak 1,3 milioi euro baino gutxiago gastatu beharko ditu
Alderdi politiko bakoitzak egin dezakeen gastuaren gehienezko zenbatekoa finkatu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA).
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak irailaren 25ean izango dira, eta horietara aurkeztuko den alderdi politiko bakoitzak ezin izango du 1,29 milioi euro baino gehiago gastatu hauteskunde-kanpainan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) astelehen honetan, abuztuak 22, argitaratu duen arauan irailaren 25ean izango diren hauteskundeei begira alderdi politikoek egin dezaketen gastuaren gehienezko zenbatekoa finkatzen da. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eman zuen horretarako agindua.
2015eko abenduan Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Horren bidez, alderdi bakoitzak gasta zezakeen gehienezko zenbatekoa % 15 murriztea eta hauteskunde kanpaina mugatzea aurreikusi zuen.
Gaurtik aurrera, beraz, Araban aurkezten diren alderdiek gehienez 287.582 euro gastatu ahal izango dituzte, Gipuzkoan aurkezten direnek 427.949 euro eta Bizkaian, berriz, 582.152 euro.
Modu horretan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurkezten diren alderdi politikoak gehienez 1.297.684 euro gastatu ahal izango dituzte.