EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Aurreakordioa

Podemos Euskadi, Ezker Anitza eta Equo, elkarrekin hauteskundeetara

Pili Zabala hautagai duen alderdiak azaldu duenez, asteon galdeketa egingo dute alderdikideen artean, lortutako aurreakordioaren gainean iritzia eman dezaten.

Juantxo Lopez de Uralde (Equo) eta Nagua Alba kanpaina ekitaldi batean, ekainean. Argazkia: EFE
Juantxo Lopez de Uralde (Equo) eta Nagua Alba kanpaina ekitaldi batean, ekainean. Argazkia: EFE
Juantxo Lopez de Uralde (Equo) eta Nagua Alba kanpaina ekitaldi batean, ekainean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Equok "bat egiteko aurreakordioa" lortu dute, irailaren 25eko euskal hauteskunde autonomikoetara elkarrekin aurkezteko.

"Euskadi sozialagoa, berdinagoa eta atzean inor utziko ez duena" lortzeko aurrerapausoa ekarriko du aurreakordioak, Ezker Anitza eta Podemos Euskadi alderdiek ohar banatan zabaldu dutenez.

Gainera, Podemos Euskadiren esanetan, asteon galdeketa egingo dute izena eman duten alderdikideen artean, lortutako aurreakordioaren gainean iritzia eman dezaten.

Kontsulta, ohi legez, participa.podemos.info.es web gunearen bidez egingo dute, bihar 10:00etatik aurrera, asteazkeneko 23:59 arte. Emaitzak ostegunean jakinaraziko dituzte.

Bestalde, Podemos Euskadi Pili Zabala lehendakarigai duen alderdiak azaldu duenez, "koalizioko alde guztiak ados daude euskal gizarteak erabakiko duela I25ean zein oinarrirekin eraikiko duten etorkizuna".

Ezker Anitza eta Equoren arteko aurreakordioa "ezinbesteko aurrerapauso a da, hain beharrezkoak ditugun eskubideak, aukerak eta etorkizuna eskuratzeko", gaineratu du Podemos Euskadik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAEko hauteskundeak 2024 Alderdi politikoak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak Pili Zabala Ezker Anitza azken ordukoa