Itxi

EITB TALDEA

Agintaldi berriaren hasiera

Pradales lehendakariari lehen elkarrizketa, gaur gauean, EITBn

EITB MEDIA

Zuzenean izango da, Ajuria Eneatik, 20:30ean ETB1en eta 21:30ean ETB2n. Biak eitb.eus-en eta EITB Nahieran-en ere jarraitu ahalko dira.

0:20
Imanol Pradales

Gaur, ekainak 27, Imanol Pradales lehendakari berriari lehen elkarrizketa egingo dio EITBk. Ajuria Enean izango da, zuzenean, 20:30ean ETB1en eta 21:30ean ETB2n.

ETB1en, Nerea Reparaz "Gaur Egun" albistegiaren aurkezleak eta Eli Lizundia EITBko politika buruak egingo dute elkarrizketa. ETB2n, berriz, eta Juan Carlos Etxeberria "Teleberri 2" saioko aurkezlea eta Maite Mayo EITBko Politika burua izango dira Pradalesekin.

Lehendakari berriari lehen elkarrizketa izango da, inbestidura-saioa egin eta astebetera hain juxtu ere. Larunbatean Gernikan kargua hartu eta zina egin ondoren, eta astearte honetan bertan sailburu berriekin egindako lehen Gobernu Kontseiluaren ondoren, Pradales lehendakariak EITB hartuko du Ajuria Enean, Euskadin ireki berri den aro politikoari, legegintzaldiko erronkei eta agintaldi berriaren ildo nagusiei buruzko galderei erantzuteko.