Itxi

EITB TALDEA

Radio Vitoria

Pilar Ruiz de Larrea kazetaria saritu du Arabako La Exploradora elkarteak

EITB Media

Radio Vitoriako "Aventureros" irratsaioagatik saritu dute. Aurten ere, bidaien, esplorazioaren eta abenturaren munduan nabarmendu diren proiektu eta pertsonak saritu nahi izan ditu elkarteak, eta klima-aldaketa, Elkanoren bidaia eta espazioko abentura izan dira gai nagusiak.

  • Pilar Ruiz de Larrea

    Pilar Ruiz de Larrea

Arabako La Exploradora elkarte geografikoak EITBko Pilar Ruiz de Larrea kazetaria saritu du, igande goizetan Radio Vitorian egin ohi duen "Aventureros" saioagatik. Hain zuzen ere, Komunikazio arloko Manuel Iradier garaikurrarekin saritu dute Ruiz de Larrea, eta aipamen berezia egin diote hogei urtetik gorako ibilbidea duen "Aventureros" programari, "bertatik igaro baitira Euskadin eta Euskaditik kanpo bidaien kulturarekin zerikusia duten pertsona guztiak", elkartearen hitzetan.

Pandemia dela-eta, bigarren urtez bertan behera geratu da Esplorazioaren Euskal Astearen hitzaldi sorta; baina, urtero eman ohi dituen sariei eutsi die La Exploradorak, eta aurten ere bidaien, esplorazioaren eta abenturaren munduan nabarmendu diren proiektu eta pertsonak saritu nahi izan dituzte.

Hala, La Exploradora Elkarte Geografikoaren ohorezko domina Joan Riera eta Aníbal Bueno ikerlarientzat izan da, eta ibilbideari domina, berriz, Gonzalo Martínez Azumendi argazkilariarentzat. Urteko bidaiari domina Maria Intxaustegi marinel eta histolarialariari eman diote, eta Mª del Carmen Domínguez eta GLACKMA Elkartea ere saritu dituzte proiektu zientifikoaren alorrean. AVS enpresa ere sarituen artean dago, eta David Noguera nabarmendu dute kooperazio arloan. Azkenik, Eutsi Gohiari enkantearen ekimena ere azpimarratu dute.