Itxi

EITB TALDEA

Euskal Telebista

Nola ikusi ETB Nafarroan

EiTB.EUS

Irailaren 6tik aurrera (osteguna) aukera izango duzu ETB1 eta ETB2 Nafarroa osoan ikusteko. Gainera, ETB3ko marrazki bizidunak Iruñerrian ere ikusi ahal izango dira.

  • ETB, Nafarroan. Argazkia: EFE

    ETB, Nafarroan. Argazkia: EFE

Lehendik ETBren seinalea etxean jasotzen bazenuten edo ez, kanalak berriz sintonizatu behar dituzue zuen telebistan. Prozesua ia automatikoa da eta urrutiko agintearen hiru botoi sakatzea nahikoa izaten da. Guztira 3 edo 4 minutu baino ez dituzue beharko.

Modeloaren arabera aldatzen bada ere, ia telebista guztien urrutiko aginteak du "Menua", "Konfigurazioa" edo antzeko izenen bat duen botoi bat. Zabalduko diren aukeren artean kanalen zerrenda egongo da, eta bertatik eskuz edo automatikoki birsintonizatzeko aukera egon ohi da. Gero, nahi bezala ordenatu beharko ditugu baina, errazago aurkitzeko, gomendatzen dizuegu lehen postuan ETB1 ipintzea, bigarren postuan ETB2 eta hirugarrenean ETB3.

Horrela, hiru urrats sinple horiekin, ETB1 eta ETB2 ikusi ahal izango dira Nafarroa guztian eta ETB3 hiriburuan eta inguruetan, TDT aparatuan modu normalizatuan, gainerako kanalak bezalaxe.