#EKIN_KLIMA
Aitortza
EITBko Albistegi Zerbitzuek Prismas sari entzutetsua jaso dute 'Artikorik Kantaurira bereziagatik'
EITB MEDIA
Ese despliegue y trabajo conjunto de los Informativos de EITB ha sido premiado este sábado como "Mejor proyecto de sensibilización y divulgación sobre los océanos", en el ayuntamiento de A Coruña.
-
'Artikorik Kantaurira' saioko lantaldea sariarekin
EITBk zorioneko jarraitzen du. Joan den ostegunean Ondas sari bana jaso dute Euskadi Irratiko "Faktoria magazina" irratsaioak eta "M11: Cuatro días de marzo" dokumental sailak; eta asteburu honetan bertan Prismas saria ere jaso dute EITBren Informazio Zerbitzuek. Zehazki, 2023ko azaroan #EKIN_klima kanpainaren esparruan egindako Artikotik Kantaurira bereziari eman diote "Ozeanoei buruzko sentsibilizazio- eta dibulgazio-proiektu onena"ren golardoa. Coruñako udaletxean egin den ekitaldian, Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunak hartu du saria eta alboan izan ditu Ozeano Artikoko Svalbard uhartedian eta Groenlandian lagun izan zuen profesional lantaldea: Amane Iglesias, Pablo Darío Rodriguez, Lide Zubia eta Itxaso Amezaga, baita Maite Amundarain ETBko Albistegietako zuzendaria ere.
Coruñako Museo Zientifikoen ekimena dira Prismas sariak, kultura zientifikoaren hedapena saritu eta arlo horretan lan egiten duten profesionalen lana aitortzeko. Hain zuzen ere, bideo, hedabide berriak eta ozeanoen inguruko sentsibilizazio eta dibulgazio proiektuak saritzen dituzte. Kasu honetan, EITBko Informazio Zerbitzuen erreportaje berezi sortari egin dio aitortza epaimahaiak.