eguraldia
Eguraldia
EITB Media
Ostiralean eta larunbatean eguzkia nagusituko da gurean. Igandean, orduak igaro ahala hodeiak ugarituko dira.
Bideoak (1)
Giro eguzkitsua izango da nagusi ostiral honetan, nahiz eta eguerdi partean eta arratsaldearen hasieran erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko diren. Goizean goiz hegoaldeko zenbait lekutan lainoguneak agertuko dira eta kostako zaie jasotzea horiei. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira eta Kantauri isurialdean 20 ºC-ak gaindituko dira.
Larunbatean eguraldiak berdintsu jarraituko du. Goizetik aurrera zeruan goi-hodeiak agertuko dira eta ugariak izango dira noizbehinka, baina giroa eguzkitsua izango da oraindik. Goizean goiz, lanbroa eta behe-lainoa sor daiteke hegoaldeko zenbait lekutan. Barnealdeko tenperatura minimoek gora egingo dute eta zailagoa izango da izotza egitea. Tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero. Hego-haizea ibiliko da eta arratsaldean kostaldean brisa sar daiteke.
Igandean, orduak igaro ahala hodeiak ugarituko dira. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean brisa altxa daiteke kostaldean. Gaueko tenperatura apur bat altuagoa izango da eta beroenak, berriro ere, oso goxoak izango dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa