eguraldia
Iragarpena
EITB Media
Hodeiak desagertzen joango dira astelehenean, eta astearterako egun beroa eta zeru oskarbia espero dira.
Ekiloreak Genevillan (Nafarroa). Argazkia: Javier Lana Zuñiga
Informazio gehiago (1)
Gaurko hodeiak gaindituta, aste hasierarako udako berezko eguraldia berreskuratuko dugu ia Euskal Herri osoan, barnealdean bereziki. Gainera, Euskalmeten iragarpenaren arabera, 40 ºCra hurbilduko dira tenperatura maximoak, Araba eta Nafarroako zenbait puntutan.
Astelehenerako, giro lasaia espero dugu. Ipar partean ostarteak izango ditugu eta hegoaldean eguzkitsu egongo da goizean goizetik gauera arte.
Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea leun ibiliko da eta tenperatura maximoak igandekoak baino 2-4 ºC altuagoak izango dira.
Asteartean, orokorrean, eguzkitsu egongo da. Hodeigune batzuk ikusiko ditugu goizean goiz eta gauean, baina gainerako orduetan zerua ia garbi egongo da. Haizeak hegoaldetik joko du goizean eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du; lehenengo kostaldean eta gero gainerako tokietan, bolada gogor batzuekin kostaldean.
Tenperatura maximoak igo egingo dira, bereziki barnealdean. Bero handia egingo du Ebro ibarrean, izan ere, 35 ºCak aise gaindituko dira eta 40 ºCra ere gerturatuko dira.
Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa