eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
EITB MEDIA
Astelehen eguzkitsu eta epel baten ostean, astearteak aldaketa dakar. Fronte bat sartuko da arratsaldean: tenperaturak jaitsi egingo dira eta zaparrada mardulak espero dira kostaldean. Giro nahasiarekin jarraituko dugu asteburura arte gutxienez.
Bi pertsona paseatzen Hondarribian, euritakoaren azpian. Argazkia: Jose Maria Vega
Astea eguzkiarekin eta tenperatura epelekin abiatu dugun arren, gaurkoak aldaketa dakar, eta, fronte bati esker, euritara joko du azkenean Euskadin, EITB Mediako Meteorologia zerbitzuaren iragarpenaren arabera.
Gauzak horrela, astearte arratsaldean, tenperaturak jaitsi egingo dira (18 ºC-ko maximoak izango ditugu) eta zeruak estalita egongo dira. Gainera, zaparradak izango ditugu EAE osoan, mardulagoak kostaldean eta arinagoak Arabako barnealdean. Nafarroako barnealdean, zoritxarrez, ez da euririk espero, eta lehor jarraituko du.
Asteazkenetik aurrera, giro nahasia eta euria izaten jarraituko dugu, asteburura arte gutxienez, eta tenperatura maximoak 15-16 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Une oro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidali.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa