eguraldia
Uztailaren 27ko iragarpena
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteleheneko 12:00etatik 19:00ak arte egongo dira indarrean. Aurreikusitakoaren arabera, 37 graduko tenperatura neurtuko dute Araban, eta 40 gradura iritsiko dira termometroak Nafarroan.
Kanpezu, Araba. Argazkia: Javier Lana
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du astelehen honetan Araban muturreko tenperaturengatik eta baso-suteak izateko arrisku handiagatik.
Abisua indarrean egongo da 12:00etatik 19:00ak arte, Arabako parterik handienean 35 gradu izango baitira, eta 37 gradu Arabako hegoaldean.
Kostaldean, berriz, 28 graduren bueltan ibiliko gara. Bizkaiko barnealdean 30 gradura ere irits dezakete, eta 34 gradura Gipuzkoan.
Horrekin batera, beste abisu horia ezarriko du Araban ere, tenperatura altuak, hegoaldeko haizeak eta hezetasun erlatiboak lagunduta, baso-sute arriskua dagoelako.
40 graduko tenperatura, Nafarroan
40 gradurainoko tenperatura izango da Nafarroako hainbat tokitan astelehenean, Aemet meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera. Hori dela eta, alerta laranja ezarriko dute, baina dirudienez ordu batzuk baino ez du iraungo bero itogarriak, asteartean behera egingo baitu tenperaturak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa