12:53

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia prezipitazio iraunkorrengatik igande arratsalde honetarako EAEn

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Abisua indarrean egongo da 15:00etatik 00:00ak arte. Ordubetean 15 litro metro karratu bakoitzeko pilatu daitezke EAEko zenbait puntutan.

  • Bilboko Zubi Zuri zubiaren irudietako bat

    Bilboko Zubi Zuri zubiaren irudietako bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du igande arratsalde honetarako EAEn, 15:00etatik aurrera, prezipitazio iraunkorrak izango direlakoan. Ordubetean 15 litro metro karratu bakoitzeko pilatu daitezke EAEko zenbait puntutan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abisua indarrean egongo da 15:00etatik 00:00ak arte. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan handiak izan daitezke, eta txingorra ere bota dezake. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak espero dira.

Iruzkinak