12:04

eguraldia

IRAGARPENA

Abisu horia ezarri dute asteazkenerako, 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Goizaldeko hiruretatik gaueko bederatziak arte egongo da indarrean. Mendebaldean espero dira bolada indartsuenak.

  • 100 km/h-tik gorako haize boladak espero dira. Artxiboko argazkia: EFE

    100 km/h-tik gorako haize boladak espero dira. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak haizeari dagokion abisu horia ezarri du asteazkenerako, izan ere, litekeena da 100 km/h-tik gorako boladak gainditzea. Goizaldeko hiruretatik gaueko bederatziak arte egongo da indarrean.

Hegoaldeko haizeak gogor joko du, haizeguneetan bereziki, eta litekeena da Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) mendebaldean 100 km/h-tik gorako boladak gainditzea.

Haizegune ez direnetan, ostera, 60-80 km/h-ko boladak espero dira.

Arratsaldean, haizeak mendebalde/ipar-mendebaldera egingo du, kostaldean bereziki.

Iruzkinak