eguraldia
DENBORALEA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iragarpenen arabera, 3,5 metrorainoko olatuak izango dira. Elur-kota, berriz, 400-500 metroan kokatuko da.
Paseo Berria, Donostia. EFE.
Informazio gehiago (1)
Olatuengatik eta elurragatik abisu horia ezarri du datorren ostiralerako eta larunbaterako Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Iragarpenen arabera, olatu handiak espero dira ostiralean eta larunbatean, 3,5 metrorainokoak eta elur maila 400-500 metroan kokatuko da.
Ostiralean abisu horia ezarriko dute itsasaldeko arriskuengatik. Olatuen altuera 3,5 metro ingurukoa izatea eta itsasgora, berriz, 4,654 metro ingurukoa izatea espero da.
Elur-kota, berriz, 1.000 metrora jaitsiko da ostiral goizaldean EAEn, batez ere, barnealdean. Goizean 700-800 metrora egingo du elurra, eta gauean 500 metroraino jaitsiko da elur-maila.
Euria ere espero da ostiralerako, baina prezipitazioak arinak izango dira, eta, gehienbat, kostaldean botako du.
Larunbatean egun osoan elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo barnealdean eta 400-500 metroan elurra egin dezake. Hala ere, egunaren amaieran elur-maila 600-700 metroan kokatuko da.
Gainera, nabigaziorako abisu horia ezarriko dute 00:00etatik 12:00etara; ez hori bakarrik, 05:00etatik 07:00etara abisu horia indarrean egongo da itsasoak kostaldean eragin ditzakeen kalteengatik.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa