eguraldia
Euskalmet
Erredakzioa
Batez besteko tenperatura 9ºC-koa izan da kostan eta 4ºC ingurukoa Araba barrualdean, normalean baino 0,5ºC baxuagoa.
Albisteak (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak esan du datorren larunbatean, hilaren 20an, amaituko den 2009-2010 negua "lehorra, hotza eta haizetsua" izan dela. Hala ere, ipar-ekialdeko haizeak eta Iberiar Penintsulan izan diren depresioek "elurteak, euria eta lainoak" ugaritzea ekarri du, baita "haize gogorrak" sumatzea ere.
Batez besteko tenperatura 9ºC-koa izan da kostan eta 4ºC ingurukoa Araba barrualdean, normalean baino 0,5ºC baxuagoa.
Neguko fenomeno meteorologiko deigarriena, dudarik gabe, Xynthia ekaitzarena izan da. Otsailaren 27an, 150 km/h-tik gorako haizeteak ekarri zituen mendialdera, eta Orduñan 228 km/h-ra iritsi zen haizearen abiadura.
Kontsulta ezazu eguraldiaren aurreikuspena eitb.com-en.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa