Teknologia -
Sare sozialak
WhatsApp zerbitzuak normaltasuna berreskuratu du, ordu erdi batez kale egin eta gero
Erabiltzaileek 16:20tik aurrera arazoak izan dituzte aplikazioa normaltasunez erabiltzeko, zerbitzariarekiko konexioak huts egin eta mezuak bidaltzea eragotzi baitu. 17:00ak aldera, aldiz, normaltasuna berreskuratzen hasi da.
EITB Media
WhatsApp mezularitza-aplikazioak akatsak izan ditu bere zerbitzuan 16:00etatik aurrera, eta erabiltzaileek tarte batean ezin izan dituzte mezuak bidali eta jaso.
Erabiltzaileek 16:20tik aurrera arazoak izan dituzte aplikazioa normaltasunez erabiltzeko, zerbitzariarekiko konexioak huts egin eta mezuak bidaltzea eragotzi baitu. Arazoak munduko hainbat txokotan izan da, Europan eta Latinoamerikan barne.
17:00ak aldera, ostera, normaltasuna berreskuratzen hasi da.