Teknologia -

BERRIKUNTZA

Adimen artifiziala eta robotika, Las Vegaseko CES azokako izarrak

Nvidia, X, Samsung, Delta, Sony eta Volvo etxeek aurkezpen garrantzitsuak egin dituzte azokan. 150.000 bisitari izan ditu, eta 4.000 erakustoki.

Samsungen aurkezpena CESen. Argazkia: EFE
Samsungen aurkezpena CESen
Samsungen aurkezpena CESen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adimen artifiziala, robotika, ibilgailuak eta etxetresna elektrikoak izan dira, aurten ere, Las Vegasen egiten ari diren CES azokako izarrak. Nvidia, X, Samsung, Delta, Sony eta Volvo etxeek aurkezpen garrantzitsuak egin dituzte.

Las Vegaseko hainbat espazio eta pabilioitan izaten ari da azoka. 150.000 bisitari izan dira bertako 4.000 erakustokitan; halaber, munduko zuzendari exekutibo garrantzitsuenak izan dira.

Jensen Huang Nvidia etxeko zuzendaria CESeko izarretako bat izan da. Astelehenean igo zen Are Ultrako agertokira, bideojokoetarako txip teknologia berria aurkeztera. Gainera, Adimen artifizialdun superordenagailu pertsonal bat aurkeztu zuen 3.000 dolarreko salneurria izango du, Digits izenpean. GB10 Grace Blackwell supertxipa izango du.

14.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren aurkezpenera eta ordubete baino gehiagoz itxaron zuten Huang ikusteko (bere ohiko janzkerarekin igo zen agertokira: arropa beltza eta larruzko txaketarekin). Hainbat txantxa egin zituen agertokitik, eta enpresaren helburu berrietako bat azaldu zuen: Adimen artifizialak robotak eta autoak hobetu ditzan.

Jensen Huan, CEO de Nvidia

Jensen Huan, CEO de Nvidia

Samsung Hego Koreako erraldoiak iragarpena egin zuen: Ballie kaleratuko du, etxerako robot horia, bola itxurakoa. Orain arte prototipoa erakutsi izan du, baina orain benetako gailua erakutsi du eta gutxi barru salgai izango dela iragarri.

Presentación de Samsung

Presentación de Samsung

Deltaren hitzaldiak konpainiaren ehungarren urteurrenarekin bat egin du eta jendetza bildu da; baina ez Ed Bastian enpresaren CEOa ikusteko, ezta egin behar zituzten iragarpenengatik, hartu zuten agertokiagatik baizik: lehen aldiz erabili dute Las Vegaseko Sphere abengoardiako anfiteatroa.

Munduko LED pantailarik handiena du —54.000 metro karratuko gainazala eta 112 metroko altuera duen pantaila esferikoa— eta aretoaren murgiltze-osagaiei esker, bertaratu ziren 10.000 lagunek sekulako esperientzia bizi zuten: hegazkin barruan baleudebezala, hura aireratzen nabaritu zuten, eta motorraren erreakzioa sentitu, paisaia ederrrak ikusi bitartean.

Iaz ibilgailuen sektoreak huts egin zuen azokan, greba izan baitzen sektoreko enpresetan, baina aurten autoen teknologiak hiriko pabilioiak hartu ditu.

Sonyk Afeela 1 aurkeztu zuen, ibilgailu inteligentea, Hondarekin batera garatutakoa. Japoniako erraldoiaren arabera, autoa 2016an izango da Kaliforniako kaleetan.

Bere aldetik, Martin Lundstedt Volvoren CEOak argitu du bere konpainiak nahi duela 2040rako karbono isurketetan neutroak izatea. Horrek esan nahi du zero karbono isuriko duela emisioetan zein hornikuntzan.

Halere, aurten inoiz baino automobilgintza etxe garrantzitsu gutxiagok parte hartu dute, Ford kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Eguneko albisteak Albisteak Azokak Inteligentzia artifiziala