Teknologia -

IRIZPIDE ALDAKETA

Horrelakoa da X-ren ohar komunitate sistema, Metakoak oinarri hartuko duena

Kolaboratzaileek oharrak utz ditzakete, edozein argitalpenetan, eta hamaika iritzi dituzten nahikoa kolaboratzailek nota hori balekotzat joz gero, "publikoki erakutsiko da argitalpenean", azpimarratu du X sare sozialak.

Elon Musken oharra komunitate oharren inguruan
Elon Musken oharra komunitate oharren inguruan
Elon Musken oharra komunitate oharren inguruan

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metak iragarri duen modelo berria (Facebook, Instagram eta Whatsapp plataformak barruan dituena), ingelesez 'Community Notes' gisa ezagutzen dena (komunitatearen oharrak), Facebook eta Instagrameko erabiltzaileei lagunduko die iruzurra izan daitezkeen publikazioak seinalatzen, testuingurua emanez. Orain arte adituek eta erakunde independienteek egiaztatzen zituzten datu horiek.

Sistema berriak X sare sozialaren apunteen sistema jarraituko du.

X-ren laguntza sistemaren arabera, sare sozialaren komunitate sistemak horrela funtzionatzen du: "Kolaboratzaileek oharrak egin ditzakete, edozein argitalpenetan, eta hamaika iritzi dituzten nahikoa kolaboratzailek ohar hori balekotzat joz gero, publikoki erakutsiko da argitalpenean", azpimarratu du X sare sozialak.

X-ren arabera, "prozesu ireki eta gardena" da, "komunitatearen oharren algoritmoa kode irekian" egin zutelako. 

X sare sozialak adierazi duenez, erabiltzaileei erabakiguneetan parte hartzea "informazioa gehitzeko modu zuzena eta eraginkorra da, pertsonak hobeto informatuta egon daitezen". X sare sozialaren kolaboratzaile izateko, izena ematea ezinbestekoa da.

"Datu-egiaztatzaileak kendu, eta X sarean erabiltzen diren ohar komunitarioen antzekoekin ordezkatuko dugu, AEBn hasita", adierazi du Mark Zuckerberg Metaren ordezkariak. "Egoera politiko eta sozial aldakorrari eta adierazpen askatasuna lortzeko nahiari" egotzi dizkie Zuckerbergek aldaketak.

Metak bere plataformak kudeatzeko sortutako sistema "akats gehiegi" egiten ari zirela ere adierazi du Zuckerbergek. Gaineratu du drogekin, terrorismoarekin eta haurren esplotazioarekin lotutako edukia kudeatzen jarraituko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Twitter Eguneko albisteak Albisteak