Teknologia -

Ziur

EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute

Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da. Uneotan zibererasoak egiteko 13 milioi ekipo baino gehiago erabiltzen ari dira munduan, Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren arabera.

Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren taula bat. Irudia: EITB
Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren taula bat. Irudia: EITB
Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren taula bat. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

93.103 ekipo informatikok eta zerbitzarik zibererasoak jasateko arriskua dute une honetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroak ohartarazi duenez. Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da, eta zerikusi handia du Ukrainako gerran izaten ari den jarrera geopolitikoarekin.

Zentro horren lana funtsezkoa izaten ari da orain dela bost urte sortu zenetik. Urteko hirugarren hiruhilekoan egindako azken txostenak datu kezkagarriak erakusten ditu. Munduko 13 milioi ekipo baino gehiago zibererasoak egiteko erabiltzen ari dira une honetan, kasu gehienetan, jabeak berak jakin gabe.

Ziur erakundearen azken txostenaren arabera, Espainiak hackerren "aurrekaririk gabeko" erasoak jasan ditu. Gainera, 70 hacker errusiazalek osatutako sare bateko kideak atxilotu dituzte, "Espainiako zibersegurtasuna arriskuan jarri dutelako".

Dokumentuaren arabera, "identifikatutako ahultasun nagusiak, 'freak' izenekoak, aukera ematen dio erasotzaile bati bezeroen eta zerbitzari zaurgarrien arteko komunikazio seguruak deszifratzeko, eta horrek erakundearen zibersegurtasuna arriskuan jartzen du".

Era berean, Ziberinteligentziaren Txostenak ohartarazten du Txinako talde batek eraso egin duela garraio, logistika, teknologia eta automobilgintza sektoreen aurka Espainian, Erresuma Batuan, Italian, Turkian, Taiwanen eta Thailandian, eta phishing bidezko eraso bat egin duela meatzaritza eta manufaktura sektorearen kontra, biak ere historikoki garrantzitsuak EAEn eta, zehazki, azken hori Gipuzkoan.

Ziur zentroko bulegoak. Irudia: EITB

Ziur zentroko bulegoak. Irudia: EITB

Ziur enpresak 1,4 milioi euro baino gehiago eman dizkie Gipuzkoako industria-enpresei bost urteko ibilbidean, "industria babestea gure lehiakortasuna babestea delako". Iaz, Gipuzkoako 6.990 enpresak jasan zuten zibererasoren bat, eta kopuru hori "handitzen doa", Maria Penilla Ziurren zuzendariaren ahotan.

Orain posible da mehatxuak modu proaktiboan antzematea eta "azkarrago" erantzutea, baina, aldi berean, adimen artifizialak (AA) erraztu egin die gaizkileei eraso "masiboagoak eta eraginkorragoak" egitea. Hori dela eta, Ziur erakundeak "enpresei laguntza eman behar die zibersegurtasuneko protokoloak eta inbertsioak egokitzeko, handitzen joango den fenomenoaren aurrean beren buruak babesteko", ondorioztatu du Penillak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gipuzkoa Txina Euskal Autonomia Erkidegoa Errusia Erresuma Batua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Turkia Italia Zibererasoak Industria Inteligentzia artifiziala