Teknologia -

Sare sozialak

TikTok sare sozialak edertasun iragazkiak erabiltzea galaraziko die adingabeei

AEBko 14 fiskalek ohartarazi dute adingabeek autoestimu arazoak izan ditzaketela iragazki horien ondorioz.

Foto: EFE
Foto: EFE
Foto: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TikTok sare sozial txinatarrak edertasun iragazkiak erabiltzea galaraziko die mundu osoko adingabeei, The Verge hedabide estatubatuarrari baieztatu dionez. Iragazki horiek eraldatu egiten dute erabiltzaileen itxura, eta horrek buruko osasuneko arazoak sor ditzakeela ohartarazi du ikerketa batek.

Horren ildotik, Internet Matters GKE britainiarrak nabarmendu du adingabeek nortasun arazoak izan ditzaketela iragazki horiek erabiltzean.

Sare sozialaren arabera, "argi eta garbi" ezberdindu behar dira "iragazki dibertigarriak", hau da, erabiltzailearengan animalien ezaugarriak gehitzen dituztenak, eta "itxura aldatzen dutenak".

Joan den hilabetean, AEBko 14 fiskalek salaketa aurkeztu zuten TikToken aurka, umeen buruko osasunari kalte egitea egotzita. Gainera, gazteei adikzioa sortzea eta horrekin dirua irabaztea ere leporatu zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak Salaketak Eguneko albisteak Albisteak TikTok