Teknologia -

Zibererasoa

Iberdrolak zibererasoa jasan du eta 850.000 bezeroren datuak agerian geratu dira

Maiatzaren 5ean izan zen erasoa. Bi egun beranduago, maiatzaren 7an, atzeman zuten. Erasoak honako datuei eragin zien: izena, abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako datuak. Hala ere, ez zen bankuko daturik lapurtu.

Iberdrolaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Iberdrolaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Iberdrolaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak zibererasoa jasan du eta Espainiako 850.000 bezeroren datuak agerian geratu dira. Maiatzaren 5ean izan zen erasoa, eta bi egun beranduago, maiatzaren 7an, atzeman zuten.

Iberdrolak adierazi du horren berri "berehala" eman diola Datuak Babesteko Agentziari, eta salaketa jarri duela Estatuko segurtasun indarren aurrean. Aldi berean, jakinarazpen bat bidali die kaltetutako bezeroei, erasoaren berri emanez.

Invertia-El Español egunkariak aurreratu duenez, gertakariak honako datuei eragin zien: izena, abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako datuak. Hala ere, ez zen bankuko daturik lapurtu.

Azken boladan enpresa eta erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuei eragin dien 'hackeo' boladaren aurrean, "zibereraso horiei aurre egiteko etengabe lanean ari da, gardentasun osoz eta erakunde arautzaileekin eta ikuskatzaileekin elkarlanean", azpimarratu du multinazionalak.

Horren harira, adierazi du zibersegurtasuna "lehentasuna" dela konpainiarentzat, "giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak etengabe eta gero eta gehiago bideratzen ari direlako".

"Azken urteotan inbertsioa areagotu egin da, eta finantziazioa nabarmen handitu da", gaineratu dute iturri berberek, eta nabarmendu dute mundu osoan 400 profesional baino gehiago daudela lanean zibersegurtasunean, eta "inbertsio handia egin dutela prozesu eta sistema aurreratuetan, gure azpiegiturak, informazio-sistemak eta gure bezeroen datuak babesteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iberdrola Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak