Teknologia -
Ikerketa
IBMren ordenagailu kuantikoa 2025ean instalatuko dute Donostian
IMB jada ari da ordenagailua eraikitzen, eta Ikerbasqueren eraikin berrian kokatuko dute.
AGENTZIAK | EITB Media
IBMren superordenagailu kuantikoa 2025eko lehen seihilekoan instalatuko dute Donostian, haren egoitza izango den Ikerbasqueren eraikin berria bukatuta dagoenean.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, ordenagailu kuantikoa "herrialde-proiektu estrategikoa" da, mundu osoko seigarrena izango delako.
Sailburuak gogorarazi duenez, Ikerbasqueren eraikin berriaren lanak bi hilabetez geldituta izan ziren, baina ukatu egin du "inolako arazorik" egon izana. Horrenbestez, egoitza hori 2025eko lehen sehilekorako bukatuko dutela nabarmendu du.
Euskadin konputazio kuantikoari buruzko zentro bat abiatzea helburu duen Basque Quantum aliantzak (Eusko Jaurlaritzak, hiru aldundiek eta IBMk osatzen dute) bilera egin du gaur, etorkizuneko lan ildoak zehazteko.