Teknologia -

Adimen artifiziala

Adimen artifizial batek aurkeztutako lehen irrati saioa, Polonian

Aurkezleak Basia du izena eta ordubeteko emisioa duen programa bat gidatzen du: animazioa, entzuleen galderei erantzutea, eguraldiaren iragarpena, albiste arinak eta berak aurkeztutako abestiak.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonia adimen artifizial batek aurkeztutako irrati saio bat igortzen hasi zen pasa den asteburuan. Basia du izena eta irrati saio baten buru dagoen lehen adimen artifiziala da. Saioek ordubete irauten dute eta, Rafal Kurowski irratiko editore buruak astelehen honetan azaldu duenez, programan zera egiten da: animazioa, entzuleen galderei erantzutea, eguraldiaren iragarpena, albiste arinak eta berak aurkeztutako abestiak.

Esan zituen lehen hitzak hurrengoak izan ziren: "Kaixo, Basia naiz eta ondo entzuten ari zara: adimen artifiziala naiz, hau ez da txantxetakoa. Liluragarria, ezta? ".

Kurowskik "udarako esperimentu dibertigarritzat" jo zuen proiektua, eta irailera arte igorriko dela argitu zuen. Basiak jartzen dituen abestiak irratiko taldeak aukeratzen dituela ere onartu zuen.

Programa berria sustatzeko, Radio Piekaryk Basiaren irudi birtuala sortu du, eta sare sozialetan profilak ere ireki dituzte. Horien bidez, entzuleek aukera dute agurrak antenan bidaltzeko, galderak egiteko edo abestiak eskatzeko.

Irratiko zuzendariak argitu nahi izan zuen "langile bat bera ere ez dela adimen artifizial batekin ordezkatuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Polonia Inteligentzia artifiziala