Teknologia -

Jasangarritasuna

Sakelako telefonoetako bateriak erauzgarriak izango dira 2027tik aurrera

Europar Batasunak baterien inguruko araudi berria onartu du, behin betiko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Kontseiluak argi berdea eman dio gaur baterien biziraupena zirkularragoa eta jasangarriagoa izateko araudi berriari, behin betiko. Horren ondorioz, sakelako telefonoetako, ordenagailu eramangarrietako eta oro har gailu elektroniko guztietako bateriak erauzgarriak izan beharko dira 2027tik aurrera.

"Bateriek baliabide baliotsuak dituzte, eta horiek berrerabiltzeko moduan egon behar dugu, beste herrialde batzuen hornikuntzaren menpe egon beharrean", esan du Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko ministroak (Espainiak du EBren txandakako Presidentetza).

Araudi berriak, gainera, birziklapen helburuak ezarriko ditu enpresentzat.

Horrenbestez, 2027tik aurrera gailu elektriniko guztietako bateriek diseinu berria izan beharko dute, erabiltzaileek horiek noiznahi kendu eta ordezkatu ahal izateko.

Kontsumitzaileek informazio sakonagoa izan dezaten, bateriek etiketak eta QR kodeak izan beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra Eguneko albisteak Albisteak