Teknologia -

Elon Musk

Neuralink gizakietan garuneko inplanteekin ikerketak egiten hasiko da

Elon Musk aberatsaren konpainiaren inplanteen funtzioa garuneko jarduera "atzematea" izango da, larriki kaltetutako garuneko funtzio batzuk berreskuratzen lagunduko duten aginduak transmititu ahal izateko.

Elon Musken enpresa garuneko inplanteak gizakietan probatzen hasiko da. Argazki: EITB MEDIA.
Elon Musken enpresa garuneko inplanteak gizakietan probatzen hasiko da. Argazki: EITB MEDIA.
Elon Musken enpresa garuneko inplanteak gizakietan probatzen hasiko da. Argazki: EITB MEDIA.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Musken Neurolink konpainia garuneko inplanteek gizakietan duten eragin aztertzen hasiko da, Farmakoen eta Elikagaien Administrazioak (FDA) onartu ondoren. Garuneko jarduera "atzematea" izango da inplante horien eginkizuna, larriki kaltetutako garuneko funtzio batzuk berreskuratzen lagunduko duten aginduak transmititu ahal izateko.

Abenduaren hasieran, enpresa prest zegoela mota horietako inplanteak praktikan jartzeko adierazi zuen Muskek. Ordutik, FDA kezkatuta agertu zen inplanteek eragin zitzaketen kalteengatik, baina azkenean proiektua onartzea erabaki du administrazioak.

"Lehen urrats garrantzitsua da, egunen batean gure teknologiak pertsona askori laguntzea ahalbidetuko duena", adierazi du Neurolinkek onespenaren berri izan ondoren.

Gaur egunera artea erabili diren garun-inplanteek norabide bakarrekoak izan dira; hau da, burmuinetik at informazio bidaltzen zutenak. Inplante berri hauek, aldiz, bi norabidetan transmitituko dute informazio. Beraz, garunetik informazioa bidali ez ezik, seinalea jaso ere izan ahalko dute.

Horien eginkizuna garuneko jarduera "atzematea" izango da. Era horretan, kaltetutako garunaren funtzioak berrezartzeko aginduak transmititu ahal izango ditu; komunikazio-gaitasunean kalte larria eragiten dituzten funtzioak, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak