Teknologia -

Informatika

Zertan datza superordenagailu kuantikoen teknologia?

Donostiara iritsiko den IBMko ordenagailua eta ezagutzen ditugunak oso desberdinak dira. Iñigo Arrazola ikertzaileak ordenagailu kuantiko batek nola funtzionatzen duen eta zer aplikazio izan ditzakeen azaldu digu.

Zer dira ordenagailu kuantikoak?
Zer dira ordenagailu kuantikoak?
Zer da ordenagailu kuantiko bat?

3:30

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ordenagailu kuantikoen teknologia, gaur egun berez garatzeko prozesuan dagoena, aurki iritsiko da Donostiara, planeta osoan jarriko den seigarren IBM Quantum System One delakoaren eskutik.

Teknologia guztiz disruptiboa da, egungo ordenagailuekin alderatuta oso desberdina. Izan ere, lan egiteko erabiltzen dituen qubiten edo bit kuantikoen barruan, informatika klasikoaren 1 edo 0 egoerak aldi berean egoten dira. Horrek kalkuluak bizkortzen ditu eta makina horiek eskaintzen dituzten aukerak esponentzialki biderkatzen ditu.

Iñigo Arrazolak teknologia mota horren inguruan ikertzen du Austriako hiriburuko TU Wien unibertsitate teknikoan. Oñatiarrak ordenagailu kuantikoek nola funtzionatzen duten azaltzen du.

Ordenagailu klasikoen eta kuantikoen arteko aldea.

Gaur egungo ordenagailu kuantikoen funtzioa, batez ere, ikertzen jarraitzea da, etorkizun hurbilean superordenagailu bat sortzeko, gizakiari osasun arloan (farmako berriak diseinatuz) edo energia arloan (eraginkorragoak izan daitezkeen material berriak bilatuz) laguntzeko gai izango dena. Hauek dira teknologia kuantikoak izango dituen aplikazioetako batzuk.

Teknologia kuantikoaren aplikazioak.

Hala ere, ordenagailu kuantiko bat izatearen garrantzia haratago doa. Arrazolaren eta Javier Aizpurua Materialen Fisika Zentroko zuzendariaren arabera, egungo teknologia kuantikoa etorkizunerako apustu bat da. Zientzialariek nabarmendu dutenez, ordenagailu horien egungo mapan sartzeak abantaila eman dezake etorkizunean, superordenagailuak erabat garatuta daudenean.

Teknologia kuantikoa, etorkizunerako apustua
Teknologia kuantikoa, etorkizunerako apustua
Teknologia kuantikoa, etorkizunerako apustua

1:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Donostiako informazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia