Teknologia -

IRUZURRA

WhatsAppeko kontua duten Espainiako ia 11 milioi telefono zenbaki lapurtu eta salgai jarri dituzte

Mundu mailan ia 500 milioi erabiltzaileren telefono zenbakiak jarri dituzte salgai. Zibergaizkileen helburuak dira "smishing" eta "vishing" erasoak egitea, beste erabiltzaile batzuen nortasuna ordezkatzea, eta iruzurrak egitea.

WhatsAppeko ikonoa
WhatsAppeko ikonoa
WhatsAppeko ikonoa

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CyberNews agerkariaren arabera, WhatsAppeko kontua duten mundu osoko ia 500 milioi erabiltzaileren telefono zenbakiak ostu, eta salgai jarri dituzte smishing eta vishing erasoak egiteko, beste erabiltzaile batzuen nortasuna ordezkatzeko eta iruzurrak egiteko.

Kaltetutako 487 milioi erabiltzaileetatik, 10.894.206 Espainiako Estatukoak lirateke iturri horren arabera.

Zer da smishing esaten zaiona? Gaizkileek SMS bat bidaltzen dute erakunde legitimo bat balira bezala jokatuz eta horrela, erabiltzailearen datu pertsonalak, bankuko datuak edo bestelako informazio konfidentziala eskuratzen dute.

Vishing delako iruzurra egiteko, telefono deiak baliatzen dituzte erabiltzaileen informazio pertsonala lortzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp berriak Espainia bideoak Iruzurrak argazkiak Sare sozialak berriak Telefonia mugikorra berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa