Teknologia -
ADIMEN ARTIFIZIALA
'Morphing': biktimen aurpegia faltsutzen duen teknika informatikoa
Teknika horren bidez, kriminalek erraz bidaiatu dezakete mugen eta aduanen artean. Halaber, mugikorrak hackeatu eta isilpeko informazioa duten webguneetara sar daitezke.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Morphing teknika informatikoak biktimen argazkiak hartu eta kopiatu egiten ditu haien aurpegia faltsutzeko. Alegia, iruzurgileek biktimen pasaportearen edo nortasun-agiriaren argazkia manipulatzen dute. Horren helburua da dokumentu horiek faltsutzea eta segurtasun sistemak engainatzea; adibidez, mugetako kontroletakoak.
Mafiak erabili ohi duen teknika da morphing-a. Horri esker, kriminalek erraz bidaiatu dezakete mugen artean. Gainera, smartphone-ak hackeatu edota isilpeko datuak dituzten webguneetara sar daitezke.
Teknika horrek adimen artifiziala erabiltzen du, eta David Sancho Trend Micro Iberia enpresaren ikerketa-taldeko arduradunaren arabera, prozedura hori irudiak tartekatzean datza, hasierako bi argazkiak muturretara dituen espektro bat osatzeko.
Tarteko irudi-espektro hori sortzeko, kriminalek pixelak distortsionatzen dituzten algoritmo batzuk erabiltzen dituzte, itxuraz jatorrizkoa eta aldaketarik gabea den azken irudiaren itxura har dezan.
Arrisku horren aurrean babesteko, Alex Cagnoni WatchGuard Technologies konpainiako zuzendariak aholkatu du biktimek argazki eguneratuak eman ditzatela edozein dokumentu berri egitean, eta enpresek, gobernuek eta kontrolek neurri eraginkorrak har ditzatela identitateak egiaztatzeko.
Halaber, Cagnonik beharrezkotzat jo du bi faktoreren autentifikazioa ezartzea: aurpegiko biometria eta erabiltzailearen telefono mugikorrera bidalitako berrespen-mezua.