Teknologia -

Sare sozialak

Elon Muskek Twitterren erosketa geldiarazi du, behin behinean

Enpresariak erabakia hartu du plataforma horren erabiltzaile faltsuen kopurua % 5etik beherakoa dela baieztatu arte, hilaren hasieran argitaratutako txosten batean adierazten den bezala.

Elon Musk, artxiboko irudian: EFE.
Elon Musk, artxiboko irudian: EFE.
Elon Musk, artxiboko irudian: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Musk enpresariak Twitter erosteko prozesua geldiarazi du, momentuz. Hala jakinarazi du plataformak berak hilaren hasieran argitaratutako txosten batek adierazi ondoren bere erabiltzaile faltsuen kopurua % 5 baino txikiagoa dela.

Maiatzaren hasieran, konpainiak kalkulatu zuen sare sozialeko kontu faltsuak edo spam-kontuak eguneko erabiltzaile aktiboen % 5 baino gutxiago izan zirela urteko lehen hiruhilekoan. Hala ere, Muskek etenaldian jarri du plataformaren erosketa, kalkulu hori babesten duten xehetasun gehiago izan arte.

Muskek esana zuen Twitter osoa 44.000 milioi dolarren truke erosi ondoren bere lehentasunetako bat plataformako "spam botak" kentzea izango zela, asko direla eta hori sare sozial horren akats handienetako bat dela uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Twitter Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak